20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Vida Ascendente-Bizian Gora” mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso
20.10.2023

“Vida Ascendente-Bizian Gora” mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso

"Vida ascendente - Bizian gora" pertsona nagusien Eleizbarrutiko mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu eban. Tomy Rodriguez presidentearen esanetan, "taldeetako ordezkariak batu gara gure espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzaren karismaren berariazko jarduerakaz kurtsoa programatzeko batu gara".

Saioan, 2023-24 kurtsorako egutegia landu eben, ospatuko dabezan heziketa-saioak, berbaldiak, erretiroak eta otsailean ospatuko daben zaindarien eguna kontuan hartuz. Tomyk azaldu dauanez, berariazko jarduera horreez gainera, “kontuan hartu doguz Eleizbarrutitik, hain zuzen be, Nagusien Pastoraltzatik, proposatzen diranak, arlo horretan txertatuta gagoz-eta. Beste hainbat jardueratan be parte hartuko dogu, batez be pertsona nagusiak agertzera emoteko eta euren ahotsa entzunazoteko”.

Bizian Gora - Vida Ascendente
Bizian Gora - Vida Ascendente
Juan Ángel Axpe y Tomy Rodríguez, consiliario y presidenta de Vida Ascendente-Bizian Gora de Bizkaia, durante la sesión de ayer.