Barriak
Etiquetado como: Nagusiak
Solasaldi-kafea nagusien gizarte hartu-emonen garrantziari buruz
Gaur arratsaldeko bostetan, solasaldi-kafea ospatuko dabe Bilboko San Fernando parrokian. Pertsona nagusiei zuzendutako jarduera da eta Abando-Albia Pastoral Barrutiko CARITASek sustatzen dau.
Saioa eta kafea nagusientzat San Frantzisko Xabier parrokian
Abando-Albia inguruko pertsona nagusiak bihar, urtarrilak 31, batuko dira Bilboko San Frantzisko Xabier parrokian (2. solairua), batzar-kafean. Antolatzaileen esanetan, "partaideek, zahartzaroan agertzen dan hainbat konturi buruz jardungo dabe kafe baten inguruan".
"Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso
"Vida ascendente - Bizian gora" pertsona nagusien Eleizbarrutiko mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu eban. Tomy Rodriguez presidentearen esanetan, "taldeetako ordezkariak batu gara gure espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzaren karismaren berariazko jarduerakaz kurtsoa programatzeko batu gara".
Pertsona nagusien astea, Caritasen "Bizi bete" egitasmoaren barruan
Bizkaiko Caritasek sustatzen dauan "Bizi bete" egitasmoaren barruan, gaur -maiatzak 22, astelehena- hasi eta eguenera arte -maiatzak 25- askotariko jarduerak izango dira pertsona nagusien astea ospatzeko, arratsaldeko bostetan, frantziskotarrek Iralan daukien aretoan (Vista Alegre kalea). Gaur arratsaldez, hain zuzen be, Redouan Chacouch Barakaldoko Agharas alkarteko kideak …
Caritasen Bizi-Bete egitasmoak 10 urte bete ditu
Gaur eta bihar, Bizi-Bete Bizkaiko Caritasek Nagusiei eta Zahartzaroari eskaintzen deutsan eta 2013an Bilboko Irala auzoan martxan jarri zan egitasmoaren 10. urteurrena ospatuko da. Gaur -astelehena-, arratsaldeko bostetan eta AA. Frantziskotarren parrokiako areto nagusian (Vista Alegre z/g), hamar urteko ibilbidea gogoratuko dabe hainbat lagunen lekukotasunen bidez. Bihar …
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.



