17-06-2024 Lunes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Solasaldi-kafea nagusien gizarte hartu-emonen garrantziari buruz
08.05.2024

Solasaldi-kafea nagusien gizarte hartu-emonen garrantziari buruz

Gaur arratsaldeko bostetan, solasaldi-kafea ospatuko dabe Bilboko San Fernando parrokian. Pertsona nagusiei zuzendutako jarduera da eta Abando-Albia Pastoral Barrutiko CARITASek sustatzen dau.

San Fernando parrokiara hurreratu daitezanek gaur egungo bizimoduan gizarte hartu-emonek daben garrantziaren inguruan gogoeta egiteko aukera izango dabe.

Caritas Bizkaia erakundetik azaldu dabenez, “kafe baten inguruan alkartu eta nagusitzen goazan heinean, eragiten deuskuen kontuez jarduteko eremua eskaini gura dogu”