25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pertsona nagusien astea, Caritasen “Bizi bete” egitasmoaren barruan
22.05.2023

Pertsona nagusien astea, Caritasen “Bizi bete” egitasmoaren barruan

Bizkaiko Caritasek sustatzen dauan "Bizi bete" egitasmoaren barruan, gaur -maiatzak 22, astelehena- hasi eta eguenera arte -maiatzak 25- askotariko jarduerak izango dira pertsona nagusien astea ospatzeko, arratsaldeko bostetan, frantziskotarrek Iralan daukien aretoan (Vista Alegre kalea). Gaur arratsaldez, hain zuzen be, Redouan Chacouch Barakaldoko Agharas alkarteko kideak "hare eta gatzezko istorioak" bakarrizketa eskainiko dau. Ondoren, Sestaoko Musika-eskolako ikasle helduen musika-emonaldia izango da. Ekitaldi guztiak doan izango dira.

“Bizi bete” egitasmoak prestatutako beste jarduera bat izango da bihar, maiatzak 23: zahartze eraginkorrari buruzko berbaldia “Zaintzea” senide zaintzaileen aldeko udal zentroaren eskutik eta, ostean, Imanol Ituño magoaren saioa. 

Eguaztenez, Enrique Osorio Koopera erakundeko marketing eta komunikazinorako taldeko kideak “Koopera caritas, gizarte eta ingurumen egitasmoa gizarte jasangarriaren alde” gaiaren inguruan jardungo dau eta berbaldiaren ostean Zorrotzako Azahara dantza-taldearen emankizunaz gozatuko dabe. 

‘Goya’ saria Iralan

La tarde del jueves se iniciará con una entrevista al actor Urko Olazabal, quien recibió el Goya 2022 al mejor actor de reparto por la película Maixabel. El programa del jueves y también de la semana, concluirá con la actuación del coro de las Aulas de la Experiencia de Bizkaia.