26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritasen Bizi-Bete egitasmoak 10 urte bete ditu
30.01.2023

Caritasen Bizi-Bete egitasmoak 10 urte bete ditu

Gaur eta bihar, Bizi-Bete Bizkaiko Caritasek Nagusiei eta Zahartzaroari eskaintzen deutsan eta 2013an Bilboko Irala auzoan martxan jarri zan egitasmoaren 10. urteurrena ospatuko da. Gaur -astelehena-, arratsaldeko bostetan eta AA. Frantziskotarren parrokiako areto nagusian (Vista Alegre z/g), hamar urteko ibilbidea gogoratuko dabe hainbat lagunen lekukotasunen bidez. Bihar -martitzena-, Eukaristia ospatuko da eguerdiko ordu batean AA. Frantziskotarren parrokian, egitasmoan partaide izan diran guztien oroimenez. 

BIZI BETE egitasmoak sustapenerako hainbat jarduera eskaintzen dau, “pertsona nagusien ondoan egoteko bitarteko lez, euren bizitzako alderdi guztietan babesa eskainiz eta bakartasuna saihesteko bideak jarriz”.

Beste egitasmoetan gitxi parte hartzen daben pertsona nagusientzako ekimena da: “topagunea sortu gura da. Kalera atara eta lokalera joan daitekezan pertsonentzat, batez be, gizartean edo familian ia hartu-emonik eta laguntzarik ez dabenentzat”: