26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak
30.01.2023

Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak

Hona hemen, argazkitan, asteburuan izan dan hainbat jarduera: Barikuz amaitu ziran Seminarioko kideek Ziortzan egin dabezan gogo-jardunak. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben amaierako Eukaristia. Kristandade Ikastaroak mobimentuak bere ikastaroak ospatu ditu asteburuan Begoñako Gogarte Etxean. Zapatuz, Maria Gomez eta Gemma Escapa Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideek gaiaren inguruko saioa gidatu eben Algortan. Egun berean, zapatuz, Idoia Perez Mendiola Sinodoaren inguruko prozesurako Bilboko Eleizbarrutiko koordinatzaileak Sinodoaren aldi kontinentaleko batzar nagusian parte hartu eban, Madrilen.

Gotzaina buru izan zan Seminarioko kideek Ziortzan egin dabezan gogo-jardunen amaierako Eukaristian

Kristiandade Ikastaroak mobimentuaren saioak Begoñako Gogarte Etxean

Eleizan adin txikikoen aurkako sexu gehiegikeriak prebenitzeko heziketa. Saioa Algortan

Eleizbarrutiaren partaidetza Sinodoaren aldi kontinentaleko batzar nagusian, Madrilen.

Grupo participante en el Cursillo de Cristiandad, en Begoña