28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur inauguratuko da Ondarroako Arrantza Eskola
30.01.2023

Gaur inauguratuko da Ondarroako Arrantza Eskola

Gaur goizean, EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolak instalazino barriak inauguratuko ditu. Txomin Agirre ikastola izan zanaren egoitzan kokatu da Eskola barria, Ondarroako Kamiñazpi auzoan. Ekitaldian izango dira, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Unai Rementeria diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikarako sailburuordea eta Zunbeltz Bedialanaueta Ondarroako alkatea.

Arrantza Eskola barria -jolastokiak kanpo itzita 2.500 metro karratu baino gehiago ditu-, Lea Artibai eskualdeko heziketa-eskaintza zabaldu eta hobetu egingo dauan, heziketa-aitzindaritza bere gain hartuko dauan eta une garrantzitsu honetan, itsas-arrantza arloa sustatuko dauan egitasmo barritzaile bihurtuko da. 

https://www.youtube.com/watch?v=i0lYpFI0xF4

Antiguako Ama Arrantza Eskolak zuzendaritza barriagaz ekin eutsan ikasturteari: Bittor San Millan Intxaustik 2022ko uztailera arte eskolako zuzendari izan dan Mikel Santisoren lekua hartu dau. Santiso aurretik erretiratu zan, zuzendaritzan 12 urte emon eta gero.

Orain dala urte bete ingurutik dago lotuta San Millan Arrantza Eskolari. Joan dan kurtsoan, bere gain hartu ebazan instalazinoen lekualdatzetik eratorritako ardurak eta kanpo hartu-emonak. Aurreko zuzendariaren laguntzagaz, apurka-apurka bere gain hartu izan ditu aurrerantzean zuzendari lez garatuko dauan hainbat erantzukizun.

Antiguako Ama Arrantza Eskolako zuzendari barria lizentziaduna da Marina Zibilean (Nautika Saila), Bilboko Marina Zibileko Goi Eskolatik. Hogeta hamar metroko belaontziaren diseinu eta kalkuluan oinarritu zan bere karrera amaierako egitasmoa eta Bizkaiko Merkataritza-ontzidiko Kapitainen Kolegioaren sari berezia lortu eban. 

https://bizkeliza.org/noticia/nueva-ubicacion-y-nuevo-director-en-la-escuela-nautico-pesquera-antiguako-ama-de-ondarroa/