25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
29.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Asteko barrien laburpena jasoten dauan Astekoak sailaren hasieran, Pedro Saez 91 urteko abadearen heriotzaren barri emoten da.

Asteko laburpen honetan, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioko abadegaiek eta hainbat abadek aste honetan Ziortzan egin dabezan gogo-jardunen ingurukoak be nabarmentzen dira.

Don Diego Berguices plaza

Diego Berguizes abade zanaren izena Bilboko kale-izendegian jaso dabela be jakinarazo da webean. Otxarkoaga auzoan bere izena jarri deutsen plazaren inaururazinoan izan ziran, besteak beste, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, On Joseba Segura gozaina, udalbatzeko kideak, Diego Berguicesen senideak, Otxarkoaga ikastegiko zuzendaria eta auzotar ugari.

Beste alde batetik, Bizkaia Isilik ekimenaren eskutik ospatu dan urteko lehen bilkura isilaren barri be emon da. bilkuran, gerrak jasaten dabezan herrialdeak gogora ekarri ebezan.

Bidezko Merkataritza, itsasoko emakumeak eta adimen artifiziala

Somorrostro ikastegiari, eta zehazki Jon Barrueco irakasleari, autortza egin deutse, “BucovIA: adimen artifizialeko bitartekoa gelan eskola jazarpenaren zantzuak antzemateko” egitasmoa sortzeagaitik. Sariei dagokienez, “Marcelo Gangoiti” saria be aitatu da, aurton Portugaleteko ANTEC enpresak jaso dauala nabarmenduz.

Egunotan, “Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak” saioa osptu da Kidendan, MAQUITA Fundazinoko kide diran Maria Jesus Perez eta Marina Sampedroren eskutik. 

Labayru Fundazinoak aurkeztu dauan “Geu be itsasoa gara” egitasmoaren ingurukoak web orrialdean irakurteko eta ikusteko aukera izan da. Lan honen bidez, emakumeek, belaunaldiz belaunaldi, arrantza-arloan egin daben egundoko lana aldarrikatu eta agertu gura izan dabe. 

EEE, heziketa eta Bakea

Kristandade Ikastaroak mobimentuak Begoñan ospatu dauan heziketa-saioaren barri be emon da web orrialdean. Itaka-Eskolapioek antolatutako bakearen aldeko ibilaldian On Joseba Segura gotzaina izan dala be jakinarazo da. 

Otsailaren 22an, EEEari lotutako ekintzak batzeko epea amaituko dala be iragarri da webean.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten laburtuta.