Barriak

Etiquetado como: EBI

20.04.2026

Bihar, Markinatik, 'Jazotakoa jaso' sari-banaketa zuzenean

Bihar, Markinan, gazteen sormena eta ekologiaren aldeko konpromisoa agertzera emongo dira Markinan. Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso 2025-2026' lehiaketaren IX. ekitaldiko sariak banatuko dira. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Javi Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak gidatuta ospatuko dan ekitaldi hau zuzenean …

11.02.2026

Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" espedizinoan parte hartuko dau

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" alkartasunezko rallyan parte hartuko dau, mila kilo osasun-material eroanez Marokora. Oraingoan, gainera, espedizinoar joa dan taldeak antolakuntzaren logistikan be zuzenean parte hartuko dau.

31.01.2026

Hasi dira matrikulazinoak EBI eleizbarrutiko sarean

Otsailaren 2tik 13ra egongo da zabalik 2026-2027 ikasturterako matrikula egiteko epea Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, EBI sareko (Eleizbarrutiko ikastetxeak) 19 ikastetxeetan. Gehiago jakiteko: hemen.

30.01.2026

Urpekari profesionalen punta-puntako eskola inauguratu da Ondarroan

Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskolak urpeko igeriketa profesionalean espezializatutako ikastegia inauguratu dau gaur. Datorren hiletik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Nekazaritzarako zuzendaritzak homologatutako heziketa-eskaintza zabala jarriko dau martxan. Ikastegian, punta-puntako instalazinoak dagoz, "Estatuko onenak". Inaugurazinoan izan dira Isabel …

23.01.2026

Ingeteam Convertersi emon deutse Marcelo Gangoiti saria

Gaur eguerdian, Marcelo Gangoiti sariaren XXIX. ekitaldia ospatu da Somorrostro ikastegian. 1996tik aurrera, Ezkerralde eta Meatze-inguruko enpresa barritzaile eta konprometituei emoten jake Bizkaian entzutetsua dan sari hau. Aurton, Ingeteam Converters enpresak jaso dau autorpena; "industria garapenari, enpleguaren sorerari egindako ekarpenagaitik eta lurraldeagazko …

22.01.2026

EBI STEAM azokaren V. ekitaldian mila ikasle batu dira Muskizen

EBI STEAM Azokaren V. ekitaldia gaur goizean ospatu da Muskizen. Bilboko eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 19 ikastetxetako mila lagun inguru batu da Somorrostro ikastegian eta San Juan ikastetxean, ikaskuntzari lotutako sormena, zientzia eta teknologiaren erakusleiho bihurtuz.

17.12.2025

Ángeles Custodios Ikastetxea, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartuko da

Bilboko Ángeles Custodios Ikastetxea sartu da EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Rafaela Ybarrak 1897an sortu eban eta harrezkero Aingeru Goardako Santuak ordenako monjek kudeatu izan daben ikastetxe historiko hau gehituta, 19 ikastegi izango dira Bilboko Gotzaitegiarena dan heziketa-sarean.

17.06.2025

Nerea Melgosa sailburua, Otxarkoaga ikastegian

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegia bisitatu dau gaur goizean. Ekitaldian, Loturak zabaldu egitaraua ezagutzera emon dau. Euskadin, batez be gazteen artean, migrazino-prozesuen eta kultur aniztasunaren inguruan sentiberatasuna biztea da sailak 60.000 euroz …

06.06.2025

Lacilla S.M. taldeari emon deutse Enkarterri Hoberantz saria

LACILLA S.M. TALDEA izan da Enkarterri Hoberantz sariaren XXI. ekitaldian autorpena jaso dauan enpresa.Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko mankomunitateak banatezen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturrn, SPRIren, ADR Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzagaz. Eguen arrataldez egin zan …

09.04.2025

Santurtziko Santa Eulalia Patronatua haurren minbiziaren aurkako borrokan

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santa Eulalia Patronatuak alkartasuna agertu gura izan deutse haur-minbizia jasaten daben ume eta familiak batzen dabezan Aspanovas Bizkaia eta Unoentrecienmil alkarteei, euren alde dirua batuz. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) zazpi parrokiek parte hartu dabe diru-laguntzak emonez. Gainera, umeen katekesiko taldeek …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2574 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

18.06.2026

Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?

"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.

17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari. 

17.06.2026

Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari

Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.

16.06.2026

Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean

Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.

16.06.2026

Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da

Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira. 

15.06.2026

Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko

"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau. 

14.06.2026

Urkiola bizirik San Antoniogaz

ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez. 

13.06.2026

Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia

“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.

Emaitzak orrialdeka