22-04-2026 Miércoles, semana -
20.04.2026

Bihar, Markinatik, ‘Jazotakoa jaso’ sari-banaketa zuzenean

Bihar, Markinan, gazteen sormena eta ekologiaren aldeko konpromisoa agertzera emongo dira Markinan. Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso 2025-2026' lehiaketaren IX. ekitaldiko sariak banatuko dira. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Javi Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak gidatuta ospatuko dan ekitaldi hau zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

Sari-banaketa, Markinako Berakruz ikastolan ospatuko da goizeko 10:30etatik aurrera, Laudato si’ entziklikaren senaren harira osoko ekologia landu dauan IX. ekitaldi honi amaiera bikaina emonez. EBI sarean dagozan eleizbarrutiko ikastetxeek parte hartu dabe lehiaketan. 

Zuzeneko emonaldia Somorrostroko ikasleei esker

Lea-Artibaiko ekitaldia zuzenean emongo da, aurreko urteetako ekialdiak lez, Somorrotroko ikasleen lan teknikoari esker. Ikasleok, irakasleek lagunduta, seinalea etxe guztietara heltzea ahalbidetuko dabe.

Horri esker, jenteak zuzenean jarraitu ahal izango dau sari-banaketa eta erakudeetako ordezkarien berbaldiak, besteak beste, Kerman Lopez bikario nagusiarena. 


Ibilbide nabarmena dauan kultur mahaia

Lehiaketa hau Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatzen dau. Dalako mahai hau joan dan astez batzartu zan, kide barriakaz: Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendaria, Jaime Lopez Eguilaz eleizbarrutiko Bibiliotekako zuzendaria eta Lontzo Zugazaga Euskararako saileko zuzendaria. 

Kultur Erakundeen Mahaia
Kultur Erakundeen Mahaiaren batzarra

Batzarrean, kurtso honetan eta hurrengoan batera egingo dabezan jarduerak zehaztu ebezan. Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren testuinguruan, “Arimadun irudiak: nuevos relatos culturales” goiburuaren haritik ospatu zan jardunaldi publikoan aurkeztu zan Kulturaren oroitza-txostenaren eguneratzea aurkeztu zan.


Une gogoangarria izan zan eleizbarrutiko 75. urteurrenean. Tradizino eta barrikuntzaren, transzendentzia eta sekularizazinoaren, giza sorkuntza eta adimen artifizialaren arteko tirabiraren inguruan gogoeta egiteko balio izan eban.


BIhar, Markinan, bideoklipen lehiaketan parte hartu daben gazteeen sen ekologikoa agertuko da zuzenean jarraitu ahal izango dan ekitaldian.

Niños y niñas de la ikastola Berakruz (Markina)