17-04-2026 Viernes, II semana - pascua
17.04.2026

Lan barrien aurkezpena Liburuaren Egunaren bezperetan

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta, ohikoa danez, literaturari buruzko hainbat jarduera ospatuko da egun horren inguruan. Gaur, barikua, Ramon HIlario Rodriguezen "La Semana Santa de Barakaldo" liburua aurkeztuko da Barakaldon. XX. gizaldian Bizkaiko ererlijinotasun herrikoiaren adierazpenik esanguratsuena izan zanaren oroimen historikoa jasoten dau. Eguenean bertan, BIlboko ikastola baten filosofia-, historia-, psikologia- eta erlejino-irakasle dan  Emilio Mañas Ruizen "El Santuario de Begoña (Bilbao) y el nacionalismo vasco en la Historia Contemporánea y Actual vasca (1792-2026)" liburua aurkeztuko da Begoñako basilikan (alboko sarrera). Nestor Artola teologia eta filosofian lizentziaduna eta Portugaleteko Andra Maria ikastetxeko irakasleak egingo dau.

Barakaldoko Aste Santua

Ramón Hilario, hainbat eleberri eta ipuin, antzezlan, entsegu eta historiako lan argitaratu dituanak, hainbat urte emon dau liburu hau osotzeko agiriak batzen. Barakaldoko San Bizente eleizan egingo da gaur arratsaldez aurkezpena.

Berrehun orrialdeko liburua da, irudi asko ditu eta lekuko kofradien, irudien eta prozesinoetako pausuen, eta egile nagusien, azterlan zorrotza egiten dau.

Udalerriko hainbat arlotako ordezkariak izango dira ekitaldian

El santuario de Begoña (Bilbao) y el nacionalismo vasco en la Historia Contemporánea y Actual vasca (1792-2026)

Liburuaren laburpenean, galdera hau egiten da: “¿Es posible reconstruir la historia del nacionalismo vasco, desde sus raíces hasta su transformación contemporánea, a partir de los acontecimientos que se desarrollaron en torno al Santuario de Begoña?”. Ikerketa historiko zorrotzaren emaitza dan liburu honek agiri-euskarri zabala dauka eta erraz irakurtzen da. 

Historiari leku jakin batetik begiratzen jako, gertaera askoz zabalagoa ulertu ahal izateko. Jakinbide eleizbarrutiko liburu-dendan erosi daiteke.

Emilio Mañas
Emilio Mañas, Begoñan
Emilio Mañasen liburua
Emilio Mañasen liburua

Hemen argitaratuta: Kultura, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: