Barriak

Etiquetado como: EBI

15.06.2023

"More Enkarterri SL", EkinEnkarterri intraekintzailetza saria

"More Enkarterri SL" enpresaren intraekintzailetzarako egitasmoari emon deutse EkinEkarterri saria lehenengo ekitaldi honetan. Ekimen hau, Lanbide Heziketarako Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bultzatzen dauan  Berpiztu programaren, barruan dago.  EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Behargintza-Enkartur erakundeak …

19.04.2023

9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik

"Bizitzaren arbola" deitzen da gaur Somorrostro ikastegian inauguratu dan eskultura. Javier Laiseca ikastegiko zuzendaria, Gorka Urreiztieta eskultorea, Ainara Leiba Muskizeko alkatea, Toti Martinez de Lezea idazle eta eskultorearen adiskidea, udalerriko auzotarrak eta Eleizbarrutiko ikastegiko beharginak izan dira ekitaldian. Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik …

17.04.2023

Batxilergoan aurre-matrikula egin daiteke apirilaren 21eraino EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxeetan

Ikastetxe gehienetan, gaur itzuliko dira ikasleak ikasgeletara Aste Santuko oporraldia amaituta. Datorren barikura arte -apirilak 21- egongo da zabalik Batxiergoan aurre-matrikula egiteko epea, ikastegiotan: Somorrostro, Begoñazpi, San Viator, Avellaneda, San Fidel eta La Inmaculada, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Aurre-matrikula, ikastetxean bertan, online, telefonoz, …

28.03.2023

Agus Barandiaran trikitilariak joko dau 'Jazotakoa jaso' sarien banaketa

Datorren barikuz, martxoak 31, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketako sariak banatuko dira Somorrostro ikastegian. EBI sarean dagozan Eleizbarrutiko ikastetxeek parte hartzen dabe bideoklipen lehiaketan eta VI. ekitaldi honetako jaialdiko gonbidatu nagusia 'Korrontzi' taldeko Agus Barandiaran izango da. Goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko …

14.03.2023

Herri erlejinoa, 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldiko gaia

Hogeta bederatzi bideoklip aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldi honetan. Aurton, Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia, Eleizbarrutiko ikastetxeak (EBI) kokatuta dagozan herrietako eleiz msika, dantza eta jaien ingurukoa da. Aukera ederra, beraz, Bermeoko, Bilboko, Elorrioko, Gernikako, Markinako, Muskizeko, Ondarroako, Ortuellako, Santurtziko, …

13.02.2023

Zabalik da matrikulatzeko epea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean

Gaurtik -otsailak 13- hilaren 24ra arte, zabalik egongo da 2023-2024 ikasturterako Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea. Eleizbarrutiko 17 ikastetxeak Euskal Herrian aitzindari dan EBI sarean batuta dagoz, heziketa-eredurik aurreratuenak lanten dabezalarik. Gehiago jakiteko: hemen

30.01.2023

Ondarroako 'Arrantza Eskola' itsasoratu da

Goizean, Ondarroako Arrantza Eskola barria inauguratu da eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Joseba Segura Bilboko gotzaina; Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea; Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Bittor San Millan eskolako zuendaria. …

30.01.2023

Gaur inauguratuko da Ondarroako Arrantza Eskola

Gaur goizean, EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolak instalazino barriak inauguratuko ditu. Txomin Agirre ikastola izan zanaren egoitzan kokatu da Eskola barria, Ondarroako Kamiñazpi auzoan. Ekitaldian izango dira, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Unai Rementeria diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta …

28.01.2023

Portugaleteko ANTEC enpresari emon deutse Marcelo Gangoiti saria

Atzo Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVI. ekitaldiko autorpena egin jakon Portugaleteko ANTEC enpresari, arduradunen esanetan, "barrikuntzaren alde egin dauan apustuagaitik, izan be, alderdi hori nabarmendu izan da saria emotean". Javier Laiseca ikastegiko zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Ainara Leiba Muskizeko alkateak emon eutsan hasiera saioari.

24.01.2023

Nazinoarteko autormena Somorrostroko Jon Barruecok eskola-jazarpena antzemateko egin dauan egitasmoari

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean txertatuta dagoan Somorrostro ikastegiak aurkeztu dauan "BucovIA" egitasmoari -Adimen artifizialaren tresna gelan eskola jazarpenaren zantzuak antzemateko- saria emon deutse heziketa-barrikuntzaren sailean, kalitatearen arloan barrikuntzari emoten jakozan sarien XVI. ekitaldian. Jon Barrueco Somorrostro ikastegiko irakaslea izan da …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2592 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.06.2026

Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan

Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko. 

10.06.2026

Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"

Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko. 

10.06.2026

Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun

Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.

10.06.2026

Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean

Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien. 

10.06.2026

Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean

Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.

09.06.2026

Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia

Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte. 

08.06.2026

Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean

Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren. 

08.06.2026

HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau

HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be. 

08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.

07.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Emaitzak orrialdeka