10.06.2026

Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean

Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien. 

Bidesari erakundeak 2025eiko oroitza-txostena aurkeztu barri dau. Bertan, aldi horretako jardueren inguruko datuak eskeini ditu, esate baterako 595 laguni arreta zuzena emon deutsela eta horreen %4 (24) izan dirala emakumeak, euren esanetan, “portzentaje koherentea da, kartzelan dagozan emakumeen kopurua ikusita”.

Bidesari

Bidesarik hiru egoitza-bitarteko ditu Bilbao, Leioa eta Getxon, guztira, 68 lagunentzat.

Zuzeneko arretaz gainera, beste 51 laguni (batez be senideak) zeharkako laguntza eskeini deutse. Kasu honetan, %72 emakumeak izan dira.

Oroitza-txostena osorik: hemen.

2024an, Bidesarik 30. urteurrena ospatu eban

www.bizkeliza.org