Barriak
Etiquetado como: Bidesari
Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean
Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.
Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez
Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko …
Lekukotasunak Basauriko kartzelatik, Bizkaia Irratian
Atzo, Bizkaia Irratiak Basauriko kartzelatik emon eban "Goizeko izarretan" irratsaioa. Besteak beste, Heraclio Varona Kartzela Pastoraltzaren Bidesari alkarteko kideak parte hartu eban. Bere esanetan, Espainiako kartzela-sistema Europako gogorrenetakoa da. "Preso gehienek osorik beteten dabe zigorra eta espetxera gehienak delitu txikiakaitik sartzen dira, delitu larriakaitik …
Gotzainaren bisita abade-etxeetara abade nagusiengana
On Joseba Segura Bilboko gotzaina San Bizente abade-etxera joango da bihar -eguena- eta Erruki-etxera etzi -barikua-, bertan bizi diran abade nagusiei bisita egin eta eurakaz egoteko eta bazkaltzeko.
Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe
Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako …
Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu
Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko …
Bidesari, 28 urte presoen ondoan
Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan …
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.



