28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainaren bisita abade-etxeetara abade nagusiengana
20.12.2023

Gotzainaren bisita abade-etxeetara abade nagusiengana

On Joseba Segura Bilboko gotzaina San Bizente abade-etxera joango da bihar -eguena- eta Erruki-etxera etzi -barikua-, bertan bizi diran abade nagusiei bisita egin eta eurakaz egoteko eta bazkaltzeko.

Beste alde batetik, datorren domekaz, abenduak 24, gotzaina buru izango da Gizakiak mendekotasun larriak dabezanentzako dauan zentro terapeutikoan (Gordexola) ospatuko dan Eukaristian, Zapatu arratsaldez, Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru Basauriko kartzelan ospatuko dan Gabonetako Eukaristian. 

Abenduaren 25ean, Jaunaren jaiotzaren egunez, Eukaristia ospatuko da, gotzaina buru dala, Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan eta web honetatik zuzenean ikusi ahal izango da. 

La residencia San Vicente se encuentra en los jardines de Albia