Barriak
Etiquetado como: Gizakia
Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean
Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde …
Gabon eguneko Eukaristiak kartzelan eta Gizakiaren egoitzan
Gaur -abenduak 24, martitzena-, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Basauriko kartzelan, 11:00etan ospatuko dan Eukaristian. Beste alde batetik, Kerman Lopez bikarino nagusia buru dala ospatuko da Gordexolan, mendekotasun larriak dabezan pertsonentzako Gizakiaren zentro terapeutikoan, 17:00etan ospatuko dan mezan.
“Mendekotasunak dabezan pertsonek ezinbesteko dabe zure indarra. Biztu zure gizatasuna”
"Batez be gehien sufritzen daben gizabanako eta gizataldeen alde", alkarte abegitsu eta barneratzaileak eratzera deitzen gaituan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren barruan, Gizakia Fundazinoak mendekotasunei aurre egitearen aldeko kanpaina ospatuko dau bihar -azaroak 3, domeka-. Ignacio Palacio Gizakia fundazinoko zuzendariak jardunaldiaren aurkezpenerako …
Gotzainaren bisita abade-etxeetara abade nagusiengana
On Joseba Segura Bilboko gotzaina San Bizente abade-etxera joango da bihar -eguena- eta Erruki-etxera etzi -barikua-, bertan bizi diran abade nagusiei bisita egin eta eurakaz egoteko eta bazkaltzeko.
Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu
Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko …
Gizakiak autorpena jaso dau Osasun Ministeriotik
Osasun Ministerioak Madrilen dauan egoitzan jaso dau Gizakia Fundazinoak Merituaren Urrezko Domina Drogen inguruko Egitasmo Nazionalak emonda, hain zuzen be, "gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak ekiditeko bideak jarteagaitik eta mendekotasunen aurrean osoko esku-hartzea bultzatzeagaitik". Estibaliz Barron Pardo Gizakia Fundazinoko zuzendariak jaso eban domina eta bere …
Gizakia, Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren urrezko domina
Gaur, 2022ko abenduak 23, Estatuko Agintaritzaren Aldizkariak (EAA) abenduaren 14ko SND/1279/2022 Agindua argitaratu dau eta honen bitartez Osasun Ministerioaren Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren 2022ko urrezko domina Gizakia Fundazinoari emon jako. Jakinarazpena jasoteaz batera, Estibaliz Barron Gizakia Fundazinoko presidenteak harridura eta poza adierazo …
Eukaristiak Gabon-gauez kartzelan eta Gizakian
Datorren zapatuz, abenduak 24, gotzaina izango da buru Basauriko kartzelan presoek ospatuko daben Eukaristian. Belengo Bakearen Argia, gainera, kartzelara iritsiko da. Beste alde batetik, bikario nagusia buru izango da Gordexolako zentro terapeutikoan ospatuko dan mezan. Aitatutako zentro horretan, mendetasun larriak dabezan pertsonei eskaintzen deutse arreta. Eleizkizun biak …
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.



