26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gizakia, Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren urrezko domina
23.12.2022

Gizakia, Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren urrezko domina

Gaur, 2022ko abenduak 23, Estatuko Agintaritzaren Aldizkariak (EAA) abenduaren 14ko SND/1279/2022 Agindua argitaratu dau eta honen bitartez Osasun Ministerioaren Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren 2022ko urrezko domina Gizakia Fundazinoari emon jako. Jakinarazpena jasoteaz batera, Estibaliz Barron Gizakia Fundazinoko presidenteak harridura eta poza adierazo ditu, sari honek asko esan gura daualako Gizakia osatzen daben guztientzat. Barronek autortu dauanez, "hunkituta ta poz-pozik gagoz". Joan Villalbi Drogen Egitarau Nazionalerako ordezkariak proposatuta emon deutse saria eta, presidentearen esanetan, "gure lanari egiten jakon autortza da eta baita bultzada be gure egitekoagaz jarraitzeko".

EAAn argitaratutako idazkia Carolida Darias Osasun ministroak sinatuta dago eta, besteak beste, zera dino: Gizakia Fundazinoaren meritu eta inguruabar bikainengaitik, gaztetxoen artean arriskuzko jokaeren prebentzinoan egiten dauan lanagaitik eta mendetasunak osotasunean lantzeagaitik, Drogei buruzko Egitarau Nazionalerako Gobernuko Ordezkaritzak proposatuta eta abenduaren 22ko 2023/1995 Errege Aginduan, eta garapenerako araudian, ezarritakoagaz bat, Ministerio honek Drogei buruzko Egitarau Nazionalaren Merituaren Ordenaren 2022ko Urrezko Domina Gizakia Fundazinoari emotea erabaki dau, autortza egiteko eta esker on publikoa adierazoteko”.

Gizakia Fundazinoa Eleizbarrutiko erakundea da eta 1985tik hasita dihardu mendekotasunak jasaten dabezan pertsonei osoko arreta eskaintzen. Pertsona horreei euren etorkizuna bideratzen laguntzen deutsie, arreta profesional eta pertsonalizatua eskainiz, euren patologiaren eraginak arintzeko, ilusinoa berreskuratu daien bizitzarako egitasmoa egiteko eta familia, alkarte eta lan eremuan barriro txertatzeko. Gehiago jakiteko: hemen.

Estibaliz Barrón, directora de Gizakia.