28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gauerdiko Mezak Bizkaian
24.12.2022

Gauerdiko Mezak Bizkaian

Abenduaren 24tik 25era doan gauean, Eleizbarrutiko hainbat eleizatan Oilar-meza edo Gabon-beila ospatuko dabe. Beste alde batetik, bihar -domekea- web honetan zuzenean jarraitu ahal izango da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan katedralean osaptuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza. Bertan, On Joseba Segura gotzainak bedeinkapen apostolikoa emongo dau parkamen osoagaz -urteko hiru unetan egin lekie, Jaunaren jaiotzaren egunez, Pazko Egunez eta askatasunez aukeratutako beste egun batean, Bilboko Eleizbarrutiaren kasuan, uztailaren 25ean, Santiago Egunez, zehazten dana.

Bilbon, arratsaldeko zazpietan ospatuko da Oilar-meza katedralean. Ordu berean ospatuo da Abandoko San Bizente Martiria parrokian eta San Frantzisko Xabier parrokian. Mendiko San Jose eleizan, 20:00etan izango da eta Indautxuko Karmeneko Ama parrokian eta jesuiten egoitzan, 00:00etan.

Neguriko Karmeneko Ama eleizan, 00:00etan; Areetako Mesedetako Ama parrokian, 00:30etan, gazte eta helduek prestatuta.

 Barakaldoko Padulen ikastetxeko kaperan, 00:00etan eta Gurutzetako Bihotz Garbia parrokian, 00:30etan.

Durangoko Klaratarren monasterioan, 20:00etan.