29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gizakiak autorpena jaso dau Osasun Ministeriotik
02.03.2023

Gizakiak autorpena jaso dau Osasun Ministeriotik

Osasun Ministerioak Madrilen dauan egoitzan jaso dau Gizakia Fundazinoak Merituaren Urrezko Domina Drogen inguruko Egitasmo Nazionalak emonda, hain zuzen be, "gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak ekiditeko bideak jarteagaitik eta mendekotasunen aurrean osoko esku-hartzea bultzatzeagaitik". Estibaliz Barron Pardo Gizakia Fundazinoko zuzendariak jaso eban domina eta bere esanetan, erakundearen helburua "inor atzean ez iztea" da, eta "pertsona bakotxak ezinbesteko dauan arreta jasotea. Ez dakit Fundazinoaren jarduerak mundu hobea egiten lagundu dauan, baina dakidana da, domina honek horretan etenbarik saiatzera bultzatzen gaituana".

Domina Gizakia
Estibaliz Barron

Gizakia Fundazinoa Bilboko Eleizbarrutiak sustatutako gizarte erakundea da; gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak ekiditearen alde egiten dau, mendetasunak dabezan pertsonei tratamentua eskaintzen deutse eta gizarte-laneratzea bilatzen dau. Ikuspuntu egokia darabil hartzaile-multzo bakotxarentzat, “osoko ikuspuntutik eta kalitatea nabarmenduz”.

Sari-emotean, “Gizakiak gure urietan drogen eta mendekotasunen arazoak gehien zigortutako auzoei eta pertsonei estu lotutako egitekoa islatzen” dauala nabarmendu dau Osasun Ministerioak. Gainera, euren esanetan, COVID-19 pandemiaren unerik txarrenetan, erakundea “moldatzeko gauza izan zan orduko egundoko erronkei erantzuteko, euren gertutasunagaitik muturreko baldintzetan jardun eben lekuko zerbitzuen erantzuteko gaitasuna agertzera emonez. Pandemia indarrean egoanean be, kalteak gitxitzeko laguntzarako dispositiboari eutsi egin eutsan eta drogak hartzen dabezan pertsonek osasun-ikuskapena eskaintzen dauan testuinguruan kontsumitzeko aukera izan eben”.

Domina Gizakia
La directora de la Fundación Gizakia, Estibaliz Barrón (en el centro de la imagen), tras recibir el galardón.