13-12-2024 Viernes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoa
03.03.2023

Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena beteten dabe. Hori dala-eta, hainbat jarduera ospatuko da urtean zehar euskal Eleizbarrutien misino-historia aberatsa gogora ekarteko eta ospatzeko. Jarduerei hasiera emoteko, bihar -zapatua- sortu barri dan Misinoen Eleizbarruti arteko artxiboa inauguratuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina buru dirala, ekitaldia ospatuko da Gasteizko Seminarioan. Satur Gamarra Gasteizko Seminarioko zuzendari espiritualak eta Anabella Barroso Bilboko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak jardungo dabe ekitaldi horretan.

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen (EEEEMM) artxiboa Gazteizko Eleibarrutiko Seminarioko beheko solairuan dago, erraz iristeko moduko leku zabalean. Azken urtean, egokitzapen-lanak egin dabez, gordailuan itzitako agiri guztiak jagon ahal izateko. Lehenengo eta behin, sasoi batean Urkiolako Santutegian gorde ziran agiri guztiak, argazkiak eta Bilbao, Gasteiz eta Donostiako Prokuretako agiriak batu egin dabez.

Hiru eremu

Artxiboa, hiru eremutan banatu da. Lehenengoa, ‘funtsa’ da, ‘funts historikoa’ deitutakoa (Urkiolako Santutegitik Gasteizko Seminariora ekarritako agiriak) eta bertan ‘funts historikoa’ eta hiru Prokuretatik eroandako agiriak (1948-2020) -tartean. oraintsuko agiriak (bitarteko artxiboa eta bulegoa)- kokatzen da. Agiri honeen artean dago Zunzunegui funtsa, Donostiako Prokuratik eroandakoa, Ekuadorren eraikitako eleizen makina bat plano barne hartzen dituana.  

Lehenengo eremu honetan, abade misiolarien eskutik jasotako agiriek aparteko garrantzia dabe. Esate baterako, Honorio Ruiz de Arcaute funtsak (familiak gordailuan itzita) bere misino-jardunari lotutako agiriak era argazkiak jasoten ditu eta baita etnografiari buruzko ohar pertsonalak be. Misiolariek euren bizitzan eratu izan dabezan artxibo “txiki” honeek eurak hil ondoren ahaztea edo desagertzea galarazo gurako geunke eta horretarako Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Artxiboan iztea da bide egokia.

Argazkiak eta ikus-entzunezkoak

Bigarren ereemua, argazki eta ikus-entzunezkoen funtsa da. Argazkiak (zuri-baltzean eta koloretan positibatuta), negatiboak, diapositibak, plakak, DVD, kaseteak, bideoak eta biniloak dabezan tresnak batu dira. Hauxe da, zalantza barik funts garrantzitsuena, batez be arrazoi birengaitik: alde batetik, eguneroko bizitzaren, ohituren, paisaien eta eraikinen benetako isla dalako eta, bestetik, misiolariek Hego Amerikan eta Afrikan (batez be Ekuador eta Angolan) egindako pastoral lanaren lekukotasuna emoten daualako.

Funts honen -zati bat digitalizatuta dago- inguruan egin da lan asko eta asko. Urteetan Gasteizko Prokurak gorde ebazan “tresna” horreek zigilatzeaz gainera, ezinbesteko prebentzinozko mantentze-lanak egiten ari dira. Argazkiak hesi-paperez babesten diharrdue; diapositibak berariazko kartoizko kutxetan jarten ari dira hondatu ez daitezan, erabili ohi diran plastikozko albumak ez dira-eta bape egokiak diapositibak gordetzeko.

Hirugarren eremua liburutegiari dagokio. Materiala kutxeran gordeta dago, argazki-fondoa hobeto zaintzeko egiten diharduen lana amaitzen danerako. 

Batzarra Bilboko gotzainagaz

Fran Izquierdo Misinoetarako Gasteizko zuzendaria, Koldo Muro Donostiakoa eta Feli Martin BIlbokoa On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako (EEEEMM) gotzain ordezkariagaz batzartu dira aste honetan, besteak beste, 75. urteurrenaren inguruko kontuak komentatzeko. 

Misinoak

Hegoaldeko ahotsak

Joan dan astean iritsi ziran San Jose egunaren inguruko misino-kanpainan parte hartuko daben “Hegoaldeko ahotsak”. Aurtengo ekitaldian, Kenyako Kaikorreko misinoan lan egiten diharduen Consuelo Pillajo eta Blanca Vera ekuadortar monja marianitek emongo dabe lekukotasuna hiru Eleizbarrutietan. Joan dan zapatuz egin eutsen harrera Alegria-Dulantzin.

Hegoaldeko ahotsak. Alegria-Dulantzi
Harrera Hegoaldeko ahotsei Alegria-Dulantzin

“Alkarren Barri / Comunicación” aldizkariaren martxoko alean, Jose Ignacio Iturmendi misiolari ohiaren artikulua irakurri daiteke: “Una historia de amor de más de 75 años”:

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_292_martxoa_marzo_

Los ocho primeros misioneros que partieron con Misiones Diocesanas Vascas, en 1948.