28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu
03.04.2023

Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu

Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko dan Osasunaren Munduko Egunagaz. Bilboko Eleizbarrutian Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan BIdesari Alkarteari osasunaren sustapenaren arloan egin deutse autorpena. Mendetasunak dabezan pertsonen senideen babeserako egitarauagaitik egin deutse autorpena Gizakia Fundazinoari eta erasandako pertsonei ezkainitako zerbitzuagaitik Argia Fundazinoari.

Bilboko Udalak uriburuko hainbat alkartek osasunaren arloan egiten daben lana “agertzera emon eta eskertu” gura izan dau. Juan Maria Aburto Bilboko alkatea eta Yolanda Diez alkareorde eta Osasun eta Kontsumorako arloko zinegotzi ordezkaria buru zirala ospatu dan ohiko sari-banaketan egin dau.

Sarien XIII. ekitaldian, honeek jaso dabe autorpena: Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak, Argia Fundazinoak, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak

Urtero, egun honetan, Osasunaren Munduko Erakundeari kezka eragiten deutsan gaia aukeratzen da. Aurton, Erakundek, bere 75. urteurrenean, osasun publikoaren eremuan izandako lorpenak, azken zazpi hamarkadetan bizi-kalitatea hobetu dabenak, berrikusi egin digu. 

“Osasuna guztiontzat” goiburua aukeratu dabe

Autorpena jaso daben erakunde eta norbanakoak

BIDESARI ALKARTEA

Bidesari alkartea saritu dabe osasunaren sustapenaren arloan. Irabazi asmo bako erakundea da, Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan sortutakoa 1964n. Alkarte honek presoengan jarten dau arreta eta kartzelan bertan esku-hartzen dau. Buruz buruko heziketaren, osasunaren sustapenaren eta gizarteratzearen bidez, pertsona honeen suspertze-prozesuetan jarduten dau.

Bidesari alkartea profesionalen taldeaz hornituta dago eta, horreekaz batera, bere nortasun eta misinoan funtsezko diran boluntarioek jarduten dabe.

Marian Garcia, Bidesari
Marian Garcia Bidesariko zuzendariaren esker ona autorpenagaitik



GIZAKIA FUNDAZINOA

Mendetasunen arloan egiten dauan lanagaitik egin deutse autorpena Gizakia Fundazinoari. Hogeta hamabost urte inguruko ibilbidea dauan gizarte erakundea da. Osoko arreta eskaintzen dau mendekotasunak dabezan pertsonentzat, gizarte-osasun ikuspuntutik, prozesu osoan gizarte akonpainamendua eta zaintza iraunkorrak emonez.

Kasu honetan, 1987tik eskaintzen daben mendekotasunak dabezan pertsonen senideen aldeko laguntasunerako egitaraua saritu da. 

Estibaliz Barron, Bilboko Udalaren autorpena jasoz
Estibaliz Barron Gizakia Fundazinoko zuzendaria, Bilboko ‘baldosa’ eskuetan dauala

► FUNDACIÓN ARGIA/ARGIA FUNDAZIOA

Erasandako pertsonen eremuan jaso dau saria Argia Fundazinoak. Algortako fraile hirukoiztarrek 1988an sortu eben Irabazi asmo bako erakundea da. Lagun egiten deutse buruko gaixotasun larriak dabezan pertsonei eta euren ingurukoei.

Argia Fundazinoa Bilboko Udalaren autorpena jasoz
Martin Baraiazarra Argia Fundazinoko presidenteak alkatearen eskutik jaso eban autorpena

ALZHEIMERRA ETA BESTE HAINBAT DEMENTZIA DABEN GAIXOEN SENIDEEN BIZKAIKO ALKARTEA (AFA BIZKAIA)

Erasandako pertsonei dagokienez, AFA Bizkaia alkarteari be egin deutsea utorpena. Alkarte hau 1988an sortu zan, senideek alkartzeko eta euren eskubideak aldarrikatzekoo somatu eben beharrari erantzuteko. 

Gaixotasunaren larritasunaren aurrean herritarren artean sentiberatasuna biztea da euren helburu nagusia.

► RAFAEL BENGOA

Udalbatzak autorpena egin deutso bere ibilbide profesionalagaitik eta osasun publikoari egin deutsan ekarpenagaitik. 2009etik 2012ra Osasun eta Kontsumo sailburua izan zan Eusko Jaurlaritzan. Nazinoartean, 14 urtez jardun izan dau Osasunaren Munduko Erakundean. 2013tik Harvardeko Unibertsitateko ‘Senior Fellow’ da  Batasun Europarraren Osasun, Demografia eta Ongizateko ‘Horizon 20/20’ programako presidenteorde.

Las entidades y personas galardonadas por el ayuntamiento de Bilbao