01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertua eta berbaldia Greccioko San Frantzisko jaiotzaren 800. urteurrenean
21.12.2023

Kontzertua eta berbaldia Greccioko San Frantzisko jaiotzaren 800. urteurrenean

Gaur arratsaldeko zazpietan,Jose Mª Arregi frantziskotarrak berbaldia emongo dau Paduko San Antonio eleizan (AA. Frantziskotarrak), orain dala 800 urte Asisko San Frantziskok Greccion lehenengo jaiotza jarri ebala oroitzeko. Gertaera beraren haritik, bihar -abenduak 22, barikua-, Jatorki abesbatzak Gabonetako emonaldia -ongintzazko kontzertua- eskainiko dau Atxuriko Gizakundea eleizan, erretinan distrofiak edo ikusmen urria edo itsutasuna eragiten dabezan gaixotasunak daukiezanei laguntzea eta bizi-kalitatea hobetzea helburutzat daukan Asociación Retina Bizkaia Begisare alkartearen alde. 

Orain dala 800 urte, bere bizitzaren azken txanpan, Asisko Frantziskori Gabonak era berezian ospatzea bururatu jakon. Horretarako, Greccio herri txikiko auzotarrei dei egin eutsen gertuko mendixka batean Jesusen jaiotza ospatzera batzeko. Mendixka, basoz inguratuta eta leize-zuloz beteta egoan. Leize-zulo baten prestatu eben aska eta abereakaz, Jesusen jaiotzan gertatu zana irudikatu nahirik. Inguruko herritar eta fraileak bertaratu ziran erromesaldian, mezan eta ospakizunean parte hartzeko. Frantziskok sermoia egin eban diakono lez eta hortxe hasi zan gure kulturetan guztiz hedatuta dagoan jaiotzen ohitura.

Aita Donostiak Parisen estreinatu eban ‘Nöel de Greccio’ 1936an, Greccioko gertaera ha irudikatuz, musika gregorianoa eta euskal abesti tradizionalak buztartuz.

Kontzertua

Jatorki Abesbatza 1973ko udazkenean sortu zan Andoni Arregi Lizarraga bilbotar musikari eta musikagilearen eskutik. Beronek zuzendu eban abesbatza 1998ra arte, bera hil zan arte. 2023ko irailetik hasita, Joxean Llorente Etxeberria da zuzendaria. Abesbatzaren urrezko ezteguak ospatzeko kontzertuen barruan dago emonaldi hau.

Zati bitan banatutako kontzertua:

Lehenengo zatian, Gabon-kantak abestuko dabez eta bigarrenean, Jatorki abesbatzak Aita Donostiaren “Le Nöel de Greccio” lana interpretatuko dau, Asisko San Frantziskok sustatutako Greccioko Gabonen 800. urteurrena oroitzeko

Honeek interpretatuko dabe “La Nöel de Greccio” lana: Jatorki abesbatzak, Oreka Quartet hari-instrumentuen laukoteak, Miriam Cepedak (organoa), Mario Lerenak (pianoa), Pia Rojas (teklatua), Juncal Zorrilla (txirula) y Salbatzaile dantza-taldeak.

Gabonetako kontzertua
Agrupación Jatorki Abesbatza