06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Kartzela 5 Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe
21.09.2023

Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe

Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako arduradun eta boluntarioak. Gotzainak, bere aldetik, Loiuko Mesedetakoakaz ospatuko dau Eukaristia.

Kartzela Pastoraltzan sortutako Bidesari alkarteak zuzendari barria dau kurtso honetatik aurrera, hain zuzen be, Arantza Saenz de Ugarte. Kartzela Pastoraltzako arduradun barria, Roberto Vidal Failde da. Arantza Saenz de Ugarte ekonomilaria da eta joan dan kurtsora arte Bidesariko zuzendari izan dan  Marian Garcíaren lekua hartu dau. Roberto Vidal gizarte-hezitzaile eta Bilboko Eleizbarrutiko diakono da eta Jorge Murielen lekua hartu dau.

Roberto Vidalen esanetan, Mesedetako Amaren egunak gogoratzen deuskunez, “Eleiza beti egon da presoen ondoan, hasieratik ulertu izan dau-eta gizon eta emakume txirotuak eta, honeen artean, presoak, Jainkoaren maitasun eta samurtasunaren hartzaile nagusi dirana”.

‘Hoa bizkor herriko plazara eta kaleetara, eta ekarri behartsuak, elbarriak, itsuak eta herrenak.’ (Lk 14, 21)

Kartzela Pastoraltzak eta bertan sortutako Bidesari alkarteak Basauriko kartzelan esku-hartzen dabe boluntarioek zein profesionalek sustatutako hainbat egitasmoren bidez.

2022an, Kartzela Pastoraltzak 373 presori eskaini eutsen arreta Bidesari alkartearen bidez, kartzelan bertan, eta hemendik atara ondoren, gizarteratze prozesuan.

Mesedetako Ama

Vidalek azaldu dauanez, “azken batean, Mesedetako Amaren egunez, Kartzela Pastoraltzatik eta Bidesari alkartetik lanean jarraituko dogula ospatuko dogu, Bizkaiko kristau alkarte lez VI. EEEan jasoten dana bete daiten, hau da, alkarte bizi eta abegitsu izan gaitezan, Espirituak suspertuta, Erreinuaren etorrera irrikatuz eta gizartearen eraldaketa bultzatuz”.

Abuztuan, gaixotasun larriak dabezan presoentzako lehenengo zentroa zabaldu zan Bilbon, Bidesarik kudeatuta. 

https://bizkeliza.org/noticia/abierto-el-primer-centro-para-personas-privadas-de-libertad-con-enfermedades-graves/

Kartzela Pastoraltzaren 2022ko oroitza-txostena

Espainiako Gotzainen Batzarreko Kartzela Pastoraltzarako Sailak 2022ko oroitza-txostena argitaratu barri dau, urtean egindakoaren inguruko datuakaz. 

2022ko oroitza-txostenean, aurkezpenaren osean, Eleizbarrutien datuak jasoten dira, gaika banatuta. Besteak beste, Kartzela Pastoraltzarako Sailaren datuak jasoten ditu, eta topaketa eta heziketarako jarduerei buruzkoak. Amaieran, hainbat barri emoten da fitxen bidez, eskualdeak, eleizbarrutiak eta kartzelak aitatuz.

Roberto Vidal y Arantza Saenz de Ugarte