11.06.2026

Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan

Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko. 

Ikaskuntza eta zerbitzua BAMen

Ikaskuntza eta zerbitzuan sakontzen dihardue BAMen alkartearen eta gizarte eraldaketaren aldeko heziketarako metodologiatzat hartuz.

BAM

Azken urteetan, ikaskuntza eta zerbitzurako esperientzia txikiak egiten dihardue BAMen. Kirol jarduerak kartzelan edo gaztelaniazko eskolak errefuxiatu eta migratzaileei. Ikasturte honetatik aurrera, BAMen ikasketak egiten hasi daitezan guztiek ikaskuntza eta zerbitzurako esperientzia egingo dabe ibilbidean zehar. 4. mailako irakasgai honen barruan izango da: “Gaitasunak jardute profesional eraldatzailerako”. 

BAM

Eleizbarrutiko erakundeak eta hirugarren sektorekoak

Aurton, 30 ikasle baino gehiagok eskeini dau zerbitzu hau eleizbarrutiko erakundeetan eta hirugarren sektorekoetan: Cáritas, Bidesari, Artizar, Gorabide, Euskal Herriko Eskautak, Fundación Fidias eta AHIDA. Irakasle lez garatuko daben eginkizunerako funtsezko dan gizarte errealitateaganako begirada, sentiberatasuna eta konpromisoa dakarren esperientzia..

Ahuleziazko egoeran dagozanakaz bat egin

Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonakaz bizi izandako esperientziak dira zirraragarrienak.

  • Lau barikuz, goizez, BAMeko ikasle eta irakasleek kirol-jarduerak programatu eta sustatu dabez Basauriko kartzelan. BIDESARIren eskutik antolatuta, 50 preso inguruk parte hartu dau, AKTIBATU ZAITEZ! egitasmoaren barruan. 

BAM

  • Hirugarren mailako Gizarte Zientzien Didaktikako ikasleak BIZITEGI alkartearen eguneko zentroan dagozan pertsonengana joan dira. Zuzenean ezagutu dabez bizilekurik ez daukien pertsonen bizitzako gorabeherak. Alkartean garatzen diharduen prozesuak aztertu eta asko ikasi dabe gizarte edukien inguruan. 

BAM

BAM
BAM
  • EGUZKILORE eta MAÑARIKUA harrera eta inklusinorako eremuetan bizi diran 60 errefuxiatu eta migratzaileek parte hartu dabe BAMEn eskeini diran gaztelaniazko eskoletan, 12 ikaslek eta hiru irakaslek sustatuta. Gaztelania ikasita, errazagoa da gizarteratzea eta burujabetza kanpotik datozanentzat eta ikasle eta irakasleek beste kultura batzuk ezagutzeko eta alkartea alkartasunetik eraikitzeko aukera dabe.

BAM

Amaitzear da ikasturtea BAMen, gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta balioetan heztea nabarmendu diran seihilekoaren ostean.

ww.bizkeliza.org

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: BAM