12.06.2026

Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe

Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea"  goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.

Eleizako gizarte erakundeen sarea 25 erakunde inguruk osotzen dau. Atzo,euskal gizarteari gaur egun ze ekarpen egiten deutsoen aztertu eben horreetako batzuk.

Mavi Laiseca, Caritas Bizkaia erakundeko koordinatzaile eta ekitaldiaren sustatzaileetako batek, bere garrantzia nabarmendu dau. Bere esanetan, “si el año pasado el obispo de Bilbao nos habló del aporte de las entidades sociales a la Iglesia, este año queremos reflexionar en torno a nuestra contribución a la sociedad”. Laisecak azaldu dauanez, sarea urtero batzen da, hain zuzen be, para trabajar lo que está pidiendo la realidad social, las nuevas realidades, las nuevas llamadas que se reciben, erakundeok aurrez aurre dabezan erronka barriak aitatuz.

Ongizate-ereduaren inguruko begirada soziologikoa

Soziologo entzutetsu bik parte hartu eben jardunaldian. Maria Silvestre Deustuko Unibertsitateko kideak Eleizako gizarte erakundeen inspirazino diran gizarte balioen inguruan -duintasuna, zuentasuna, alkartasuna, partaidetza eta zerbitzua- jardun eban, dalako balio horreek herritarren artean eta indarrean dan ongiizate-ereduan lekurik daben ala ez aztertuz.

Argi-ilunez betetako agertokia aurkeztu eban. Herritar gehienek esku-hartze publikoa eta gastu soziala babesten badabe be, alkartasunezko balioen eta jokabide indibidualisten arteko tirabirak bistakoak dira. Bere ustez, guzti hau kultura politiko “ambivalente, individualizada y emocionalmente fatigada” gertatzen da.

María Silvestre
Maria Silvestreren berbaldia

Silvestrek azaldu ebanez, etxebizitza jadestearena da “el principal eje de desigualdad”. Gazteen ezegonkortasuna eta politikaren aurrean daben gogo-hoztasuna ongizate-estatuaren zilegitasunaren aurkako mehatxutzat jo ebazan. 

Bere ustez, ezinbesteko da harreman eta alkarte sarea sendotzea, eredu jasangarrirako zutabe da-eta. Bere esanetan, “sin bienestar percibido como justo, la democracia pierde apoyo; y sin democracia efectiva, el bienestar pierde base social”.

Pobreak erreferentzia lez

Imanol Zubero, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, nortasunari lotutako jarduna izan eban. Eleizako gizarte erakundeen osagaia aitatu eban: munduan laiko lez kristau izateko adierazpen dira. Gainera, krstau laiko izaerak “extranjería objetiva” dakar Zuberoren esanetan: munduan egon, baina ez mundukoak izan, eta horrek, esan ebanez, remueve mucho y genera un dilema fundamental: cómo estar en el mundo sin convertirnos en el mundo”.

Imanol Zubero hitz egiten

Soziologoak gogoratu ebanez, adierazpen ebanjeliko hau, munduaren gaitzespen lez ulertu zan batzuetan. Halanda be, nabarmendu ebanez, Eleizako gizarte erakundeei ez dagokie ez monasteriko bizitza ezta babestutako eremuez berba egitea be. “Participamos plenamente del mundo con todas sus tensiones y tenemos que confrontarnos con todo lo que nos reclama”. Gainera, tentsino hori bakarka bizitzea zaila dala, eta taldean are eta konplexuagoa, esan eban.

Arlo sozialean, ekintzaren eleiz alderdi edo alderdi erlijiosoaren inguruko eztabaida egin beharko litzatekela esan eban. Ebanjelioak espirituz pobreak diranak eta pobre materialak aitatzen dituala azaldu eban eta azken aita santu biek, fedearen gizarte alderdia nabarmentzean, zabaldu daben bidea interesgarritzat jo dau.

Halanda be, Zuberok zerumuga hau zaildu egiten dauan sakoneko korronteaz ohartarazo eban. Hurkoaren ‘zu transzendentea’ alde batera izteko joera daben helburu erlijioso eta espiritualetara bueltatzea atzematen da. Horren aurrean, argi esan eban: “La respuesta inequívoca es que las personas pobres son el lugar referencial de las personas cristianas”. Ikuspuntu horretatik, bere esenetan, Eleizako gizarte erakundeak “una expresión fundamental de la caridad de la Iglesia” dira.

Lehendakariak auzolanera deitu eban

Iñigo Urkullu lehendakariak ikuspuntu politikoa eskeini eban administrazinoaren eta Eleizako gizarte erakundeen hartu-emonaren inguruan. Hasteko, zera esan eban:“debemos empezar siempre: por las personas”. Gainera, erakundeok, Bizkaian, 290.000 lagun baino gehiagori arreta eskeintzen deutsela gogoratu eban: “No es un dato estadístico. Es una responsabilidad moral”.

Iñigo Urkullu
Urkullu lehendakariaren gogoetak

Urkulluk lau ideia nagusi azaldu ebazan. Azaldu ebanez, gizarte erakundeek, zerbitzuak eskeintzeaz gainera, ahalmena dabe administrazinoaren solaskide izateko. Katalogoan sartutako eta sortu daitekezan premina barriei erantzuteko balio ez daben laguntzen inguruan ohartarazi eban. Azkenik, dei egin eutsen erakundeei kexatik proposamenera igaro daitezan: “quien es capaz de reconocer los avances tiene más autoridad moral para exigir”.

Lehendakariak auzolanera jotzeko eskatu eban, administrazinoaren, gizarte erakundeen eta sektore pribatuaren arteko hartu-emon egokirako. Bere esanetan, “lo que está en juego no es la sostenibilidad de nuestras entidades. Es el tipo de sociedad que estamos construyendo”.

Talde-lana eta jardunbideak

Azalpenak entzun ondoren, partaideak taldeetan banatu ziran gogoeta egin eta sarerako jardunbide zehatzak eratzeko. Gainera, Bizkaiko erakundeon bokazinoa berretsi zan: zerbitzuak emoteaz gainera, eragile eraginkor izan gizarte zuzenago eta inklusiboaren eraikuntzan.

Eleizako gizarte erakundeak
Eleizako gizarte erakundeen XVI. biltzarra
María