13.06.2026

Gaur, San Frantzisko auzoan, “Munduko arrozak” jardueraren 23. ekitaldia

“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.

Gastronomia-alderdiaz haratago, “Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” ekitaldia, eremu ireki, herrikoi eta parte-hartzaile lez aldarrikatzen da. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako aniztasuna ospatzeaz batera, agerian jarri gura ditu auzo eta auzotar honeek jasaten dabezan gizarte arazoak

Arrozaren inguruan batuko dira beste behin be askotariko jatorri, kultura eta errealitatetako pertsonak. Ekimen herrikoi honek kulturartekotasuna, bizikidetza eta gizarte partaidetza sustatzen ditu auzoetan.

Hiru mila lagun inguruk parte hartuko dau, 110 talde eta koadrilatan banatuta, tartean, Bizkaiko Eleizari lotutakoak.

Gizarte konpromisoa nabarmenduko da eta, aurton, hain zuzen be, GERRARIK EZ oihukatuko da, auzoen nortasun eta aniztasuna aldarrikatu eta auzotar askok eta askok etxebizitza jadesteko dauan zailtasuna eta honek dakarren gizarte bazterketa salatu.

Egunean zehar, kultur ekitaldiak, umeentzako tailerrak, emonaldiak eta kalejira izango dira, arrozen lehiaketaren eta herri bazkariaren inguruan.

Egitaraua:

09:00: Mahai eta aulkiak banatu izena emon daben taldeei

11:00: Umeentzako joko eta tailerrak. Musika-emonaldiak

Koadrilek arroza prestatu

  • 13:00: Kalejira aniztasuna aldarrikatuz auzoan, kalez kale.
  • 13:30: MUNDUKO ARROZAK gastronomia-lehiaketa
  • 14:30: Arroza banatu. Bazkaria
  • 17:00: Sari-banaketa eta zozketa
Imagen de una edición anterior.