Barriak

Etiquetado como: migrazinoak

13.06.2026

Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia

“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.

03.12.2024

Migrazino-gertaerari buruzko gogoeta Barandiaren Kristau Alkartearen eskutik

Abenduaren 14an, migrazino-gertaeraren inguruko gogoetarako saioa ospatuko da Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Xabier Aierdi soziologoak, Ramón Ibeas teologoak eta Jesús Prieto Deustuko Unibertsitateko antropologia-irakasle erretiratuak parte hartuko dabe. Saioan izena emoeko (bazkaltzen geratuko dan ala ez adierazoz), mezua bialdu helbide elektroniko …

07.10.2024

Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko

Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten

08.04.2024

Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu

Hilaren lehenengo domekaz ohikoa danez, atzo Bizkaiko afrikar alkartearen batzarra ospatu zan. Alkarteko kideak batu ziran, "Bizkaiko afrikar alkartearen bizitzaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko, pastoral eta gizarte jarduerak programatzeko eta beste hainbat kontu interesgarriren inguruan jarduteko, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak kontuan …

27.03.2024

Bizimodu hobearen bila euren etxea izten daben emakumeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Hilaren azken eguaztenez ohiko bihurtu danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan egingo dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan,

16.06.2023

Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Mahaiak Greziako "giza zoritxarra" salatu egin dau

Europaren atarian sekula gertatu izan dan hondoratzerik latzenetakoaren aurrean, Migrazinoetarako Mahaia osaten daben erakundeek (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka-Eskolapioak, Oblatak, Migrazinoetarako Pastoraltza, Karidade eta Zuzentasunerako, Ekumenismorako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, Latinoamerikar, Afrikar eta …

25.01.2023

'Bizkaia isilik', urteko lehenengo bilkura

Gaur arratsaldez ospatuko dabez, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, 2023ko lehenengo bilkurak. Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira. Ohiko lekuetan izango da, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan;

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2617 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

Emaitzak orrialdeka