14-10-2024 Lunes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Bizkaia isilik’, urteko lehenengo bilkura
25.01.2023

‘Bizkaia isilik’, urteko lehenengo bilkura

Gaur arratsaldez ospatuko dabez, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, 2023ko lehenengo bilkurak. Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira. Ohiko lekuetan izango da, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan. 

Antolatzaileen esanetan, 2023ko lehenengo bilkura isil honetan, “itxaropena erakutsi eta mundu zuzenagoaren alde jarraitu gura dogu. Gogoan izango doguz, batez be, mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonak eta Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzeaz ohartarazoko dogu”

Urtarrileko ‘Bizkaia isilik’ bilkura honetan, gaur egun gerrak jasaten dituan makina bat herri izango da gogoan: Ukraina, Etiopia, Burkina Faso, Nigeria, Afganistan, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Birmania, besteak beste. Bilkurak sustatzen dabezanen esanetan, “gatazken ondorioak negargarriak dira, batez be emakumeentzat eta euren seme-alabentzat, honeek dira-eta gehien bat desplazatu eta errefuxiatu bihurtzen diranak”.

‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eskutik, otsailaren azken eguaztenez, hilaren 22an, egingo da hurrengo bilkura isila.

Círculos Barakaldo