06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik
25.01.2023

Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik

"Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak", goiburuaren inguruan jardungo dabe Maria Jesus Perez eta Marina Sampredo MAQUITA Fundazinoko kideek. Saioa, bihar, otsailak 26, izango da, 11:00etatik 12:00etara Kidendan (Epalzaren alarguna, 6, etxabea). Sarrera libre.

Maquita Cushunchic (MCCH) Fundazinoa, 1985ean Quitoko (Ekuador) Hegoaldeko Oinarrizko Eleiz Alkarteen ekimenez sortu zan irabazi asmo bako erakundea da. Oinarrizko alkarteen eta herri erakundeen alkartzetik sortu zan, merkaturatze-sistema alternatibo eta solidarioak izatea ezinbestekotzat jota.

Bihar, Bilbon, bere erronkak aurkeztuko dituan erakunde honek uri- eta landa-eremuetan kokatutako 400 kooperatibatan batuta dagoan 5.300 kide inguru dau gaur egun.

https://youtu.be/eb4yBcZpqUs