27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko abadegaiek gogo-jardunak egiten dihardue Ziortzan
26.01.2023

Bizkaiko abadegaiek gogo-jardunak egiten dihardue Ziortzan

Aste honetan -joan dan domeka gauetik bihar arte-, Eleizbarrutiko Seminarioko kideek gogo-jardunak egiten dihardue Ziortza-Zenarruzako zistertar monasterioan. Juanjo Iragorri jesuita da laguntzailea eta bihar-barikua, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak Eukaristia ospatuko dau eguerdian eta amaiera emongo deutse gogo-jardunei.

Zazpi abadegaiek eta Ignacio Fernandez errektoreak dihardue gogo-jardunak egiten eta, gainera, lau abade batu jakez: Borja Uriarte, Alex Andreu eta Fernando Marcos (III-VII bikaritza) eta Alex Alonso (IV. bikaritza) lurraldeetako bikarioak. Barikuz, gogo-jardunei amaiera emongo deutsen Eukaristia ospatuko dabe Eleizbarrutiko gotzaina buru dala.

Gogo-jardunak Seminariokoentzat
Gogo-jardunak Seminariokoentzat

Taldea

Kurtso honetatik hasita, Eleizbarrutiko Seminarioak heziketa-talde barria dauka: Ignacio Fernandez Mendez errektorea; Miguel Vera Artacoz ikasketa-burua eta Manu de las Fuentes zuzendari espirituala. 

Abadegaiak

Lau abadegai 3. pastoral aldian dagoz: David Abrahan Garrido Perero, diakonoa, Meatzaldea Pastoral Barrutian (Zierbena, Trapagaran, Ortuella, Muskiz eta Abanto-Zierbena); Marco Antonio Muñoz Castro, Uribe Kostan; Mario Diaz Bravo, San Fausto Basauri PBan eta Gorka Campos Saez de Lafuente, Artagan PBan.

2. aldian dagoz: Gaizka Egaña Peña, Tabira PBan; Juan Reyero Pontes, Tabira PBan eta Patxo Ateca Camiruaga, Errekalden.