01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu
08.04.2024

Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu

Hilaren lehenengo domekaz ohikoa danez, atzo Bizkaiko afrikar alkartearen batzarra ospatu zan. Alkarteko kideak batu ziran, "Bizkaiko afrikar alkartearen bizitzaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko, pastoral eta gizarte jarduerak programatzeko eta beste hainbat kontu interesgarriren inguruan jarduteko, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak kontuan hartuta".

Afrikar alkartetik azaldu dabenez, ekitaldien antolaketa, digu-bilketa, alkartearen beharrizanak eta jardueren plangintza lako gaiak landu ziran atzoko batzarrean eta alkartearen bizitza hobetzeko ideiak agertu ziran. “Orokorrean, batzarra arrakastatsua izan zan eta aukera emon eutsen kideei alkarregaz gogoeta egiteko, alkartearen bizitza espirituala sendotzeko eta guztien ongizatea ahalbideratzeko”.

afrikar meza

Ekitaldiari hasiera emoteko, domekako Eukaristia ospatu eben, ondoren, batzarra ospatu zan eta amaitzeko, partaide guztiek hamaiketakoa egin eben eta maiatzaren lehenengo domekako hitzordura arte agurtu ziran.

afrikar meza