01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizako erakundeek atzerritarren ezohiko erregularizazinoa eskatu dabe
08.04.2024

Eleizako erakundeek atzerritarren ezohiko erregularizazinoa eskatu dabe

Erlijiosoen Espainiako Konfederazinoak (CONFER), Caritasek, Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak eta Garaprn Solidariorako Erakundeen Sareak (GSES) agiria kaleratu dabe Parlamentuko talde politikoei eskaria ebinez: kontuan hartu daiela atzerritarren ezohiko erregularizazinoari buruzko herri-ekimen legegilea. 

Agirian aditzera emon dabenez, eleiz erakundeok 2021etik hasita aldarrikatzen dihardue arauz kontrako egoeran bizi diran pertsonen ezohiko erregularizazinoa. Azaldu dabenez, “prozesu honek gizarte zibil antolatuaren zeharkako eta askotariko babesa izan dau eta baita 700.000 herritar baino gehiagorena, honeek sinaduren aurkezpenari esker herri-ekimen legegile lez aurkeztu ahal izan dalako Diputatuen Kongresuan”.

Agirian esaten danez, herri-ekimen legegile hau une erabakigarrian dago. Bihar -apirilak 9, martitzena-, alderdi politikoek aintzakotzat hartu ala ez erabakiko dabe, “herri aldarrikapen honen inguruko alkarrizketarako denpora hartuz, edo, ostera, baztertu egingo dabe eta tramitazinoari amaiera emon, gaiaren inguruan eztabaida sakonari ekin baino lehen”.

Agiria osorik: hemen