30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Elorrioko monjek `Athletic-tarta´ kaleratu dabe
08.04.2024

Elorrioko monjek `Athletic-tarta´ kaleratu dabe

Zale zuri-gorriek asteburu hunkigarria bizi izan dabe. Gotzaina atzo heldu zan Sevillatik. Han beste milazak zaleren moduan, Cartujako estadiora sartu ezinik geratu zan eta partidua pantaila bitartez jarraitu eban. Behin Kopa irabazita zorion mezua bialdu eban zale guztientzat. Bestalde, Elorriko klausurako monjek be bat egin dabe ospakizunagaz `Athletic pastela´ eginda. 

Elorriko dominikek `Athletic-tarta´ egin dabe eta era horretara, familia zuri-gorriagaz bat egin gura izan dabe euren gozogintza eskaintza zabalduz. Pastelaren osagaiak honako honeek dira: bizkotxoa, nata eta malukia.

Santa Ana komentuko lekaimeen berezitasuna  ‘Berriotxoa-tarta’ da. “San Markos tarta bezalakoa da, baina gorringoaren ordez, limoizko krema daroa”. Orain, Kopa dala-ta errezeta barria hartu dabe osagai zuri gorriak sartuz.

Beste tartakaz egiten daben modura honako hau be enkarguz egiten dabe bakarrik telefono zenbaki honetara deituta: 94 6820455

Zenbait monasteriotan, otoitzagaz gainera, gozoak egiten dabez eta horreek saltzetik ataraten dabe dirua bizirik irauteko. Batzuek ortuak daukiez eta, bakotxaren ahalmenaren arabera, aurrera ataraten dabez, baina ez dabe euren burua hornitzeko lain ataraten.

Elorrioko monjen alkartea
Alkarteko lekaimeak klausurako monasterioetako Eleizbarrutiko zuzendariagaz

Gotzainak bere urteurrena Sevillan ospatu dau

Sevillara joan dan milazak zaleren artean Bilboko gotzaina be egon da. Bost urte bete dauz bertan gotzain izentau ebenetik. Behin partidua amaituta zorion agur mezua bialdu eban Athletic zaleentzat.

https://twitter.com/i/status/1776748563097088349

Helsinkiko gotzain dan Mons. Ramon Goiarrola bilbotarrak be bat egin dau zuri-gorrien jaiagaz Finlandiatik:

Raimo Goyarrola
Helsinkiko gotzaina, Ramón Goiarrola

Athleticen ereserkia Begoñako basilikan: