02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 ‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldiak, Bilbon
08.04.2024

‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldiak, Bilbon

ACdP Bilboko eta Donostiako Zentroek 'Katolikoak eta bizitza publikoa' jardunaldien Euskal Herriko XVIII. ekitaldia ospatuko dabe. Apirilaren 12 eta 13an izango da, formatu bikotxean: bilkura bidez eta on line. "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Euskaldunan ospatuko dan ekitaldiaren amaierako Eukaristian, zapatu arratsaldeko zortziak laurden gitxiagotan. Apirilaren 14an, domekaz, gotzaina buru izango da Begoñan, GMEan (Gazteen Munduko Eguna) parte hartu eben gazteetako batzuk alkartuko dituan Eukaristian. Goizeko hamaiketan izango da eta gura daben eleiztar guztiek parte hartu leikie.

Aste honetan ospatuko dira Euskalduna jauregian ‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldiak. Ekitaldien antolatzaile dan Propagandisten alkarteak aukera emoten dau ekitaldia amaitzeaz batera berbaldiak online jarraitzeko.

Adin guztietarako egitaraua

Jardunaldietarako egitaraua adin guztietarako da, baina gazteei eskainitako une berezia izango da. ‘JMJ Revival’ iragarrita dago zapatu gauerako eta gazte jaialdia eta otoitz-gurtza egingo dira. 

Tarjetón de invitación de ACDP