27-10-2025 Lunes, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Eleizaren Gizarte Erakundeak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2155 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.10.2025

Lesmes Lopez abadea hil da, gizon lasai, zuhur eta adeitsua

Lesmes Lopez Palomero eleizbarrutiko abadea barikuz hil zan Bilbon, 94 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da 19:00etan, Zorrotzako Domina Miraritsuaren Andra Mari parrokian. 

27.10.2025

40 gazte baino gehiago I. bikaritzako gazteen erretiroan

I. bikaritzako 40 gazte baino gehiago batzu zan atzo Fede-zabalkunde eta Katekesirako bikaritzako Mahaiak antolatutako erretiroan. "Laguna bisitatuz, bizia ospatzeko" goiburuaren harira, inguruko eskaut taldeetako, Barakaldoko Deadar taldeko, Gaztenahiak taldeko eta Errekarteko JOCeko eta hainbat erreferentzia taldetako gazteak batu ziran Portugaleteko Karmengo Ama ikastetxean, Sergio Buiza lurralde bikarioak gidatutako erretiroan parte hartzeko. 

27.10.2025

Hamahiru lagunek jaso eben sendotza atzo Basaurin

Atzo -urriak 26, domeka-, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak Bateoaren Sakramentua emon eutsan gazte bati eta Sendotzaren Sakramentua hamaitu laguni, gazte eta heldu, Basauriko San Pedro Apostolua parrokian. 

27.10.2025

Eguenean hasiko da "Nortasun eta misinorako lagun egin" mintegia

Datorren eguenez, urriak 30, hasiko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bokazino Pastoraltzagaz batera, antolatu dauan "Nortasun eta misinorako lagun egin" mintegia. Barrian (Plaza Barria, 4, Bilbao) ospatuko da eta gaztetxo, gazte eta helduen prozesuetan laguntzen daben pertsonei eta akonpainamendurako erak aztertu gura dabezanei zuzenduta dabo batez be. 

27.10.2025

"Otoitza eta bizitza" tailerra, eguaztenez, Bilbon

"Otoitza eta bizitza" tailerra ospatuko da urriaren 29an, eguaztenez, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako lokaletan (Aretxabaleta, 1. 5. pisua ezk.), 19:00etan. Gehiago jakkiteko, 660 306 410 (Pedro )telefonora deitu. Bizkaian, laikoek sustatzen dabez tailerrak eta urtero lez ekitaldi interesgarriak antolatu dabez aurton be. 

26.10.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
25.10.2025

Gernikako Josefinek kongregazinoaren 150. urteurrena ospatzen dihardue

Azaroaren 9an amaituko da karisma josefinoaren eta San Joseren Mirabeen kongregazinoaren hasieraren 150. urteurreneko urtea. Gernikako San Jose alkarteko monjak, herrian "Josefinak" lez ezagutzen dabezanak, esker oneko Eukaristia ospatu eben atzo Bilboko gotzaina buru zala. 

24.10.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza sinodo-taldeen biltzarrean, Vatikanon

Gaurtik domekara arte -urriak 24-26-, sinodo-taldeen eta partaidetza-erakundeen Jubileua ospatuko da. Gertaera hau une esanguratsua izango da Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusiaren azken agiriaren garapenerako aldian. Mundu osotik joandako 2.000 lagun inguru batuko da eta hemendik Sinodorako Batzorde Teknikoko ordezkaritzak parte hartuko dau.

24.10.2025

Liburutegien eguna. "Informazinorik ezaren aurka: Liburutegiak

Gaur, urriak 24, "Liburutegien eguna" da. Liburu, Komiki eta IraIrakurketarako Kultura Ministerioko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako egun honek 1992an, Balkanetako gatazkan, Sarajevoko liburutegia suntsitu eban zoritxarreko sutea gogoratzen dau. 

24.10.2025

150 andereño eta maisu barri Bizkaian

Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da gaur arratsaldeko 19:00etan BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako XIII. promizinoko graduatuen graduazino-ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da 158 hezitzaile barrion unibertsitate-heziketari amaiera emongo deutsan saioa. 

Emaitzak orrialdeka