27-06-2025 Sagrado Corazón de Jesús
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Eleizaren Gizarte Erakundeak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1946 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.06.2025

Bilboko gotzaina Haur Misiolarien kanpamentuan

Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) erakundeak antolatutako kanpamentua ospatuko da Javierren (Nafarroa) ekainaren 22tik 29ra. Umeen (lehen hezkuntzako 3-6 mailakoak) eta gazteen (DBHko 1-4 mailakoak) kanpamentuak egingo dia. Gaur -barikua-, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Gotzain batzordeko presidentea joango jake bisitan.

27.06.2025

Hirugarren etapa BizkaiBiran: Igorre-Zeanuri

BIzkaiBiraren hirugarren egunean, ibiltariek 12,11 kilometroko ibilbidea burutzeaz gainera, Zeanurik Caritas Bizkaia erakundeak egiten dauan lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dabe. Lehenengo etapan, Osasun Pastoraltzan laguntzen dauan hainbat lagunek eroan eban lekukoa, atzo, Migrazinoetarako Pastoraltzako kideek eta gaur lekuko Caritas taldeen, hain zuzen be Arratiako talde honen, zerbitzua nabarmenduko da.

26.06.2025

Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano

Atzoko egunez -eguaztena- Deustuko Unibertsitatean ospatu zan ekitaldian, Macarena Cuenca Zientzia Ekonomiko eta enpresarialen (Deusto Business School) dekano-karguaz jabetu zan, Andoni Eguiluz Ingeniaritza-fakultateko dekano-karguaz eta Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano-karguaz. Gainera, Alvaro de la Ricak bere gain hartu eban Politika Akademiko eta Eraldaketa Digitalerako errektoreorde ardura. 

26.06.2025

"Santiago katedraleko torre neogotikoari" buruzko berbaldia

Karidadearen Mirabeen Bilboko etxe nagusian dagoan (Nasa, 1) ospatuo da bihar -barikua-, 17:00etan, Arkitektura-gelak antolatutako berbaldia. Francisco Javier Garcia de la Torre zuzendariak jardungo dau honen inguruan: "Santiago eleiza katedraleko torre neogotikoa". Gainera, 7. pisuko terrazatik -7. zerua- bista panoramikoaz gozatzeko aukera izango da. San Anton, Areatza, Zazpi kaleak, Erribera, Itsasadarra...

26.06.2025

BizkaiBirako bigarren etapa, Galdakaotik Igorrera

Atzo Begoñan emon jakon hasiera BizkaiBirari Begoñan hasi eta 13,06 kilometroren buruan, Galdakaon amaitu zan etapagaz. Gaur ospatuko da bigarrena, 15,94 kilometrokoa, Galdakaon hasi eta Igorren amaituko dana. Arratsaldez, Arratiako alkarte katolikoko etorkinak izango dira protagonistak.

25.06.2025

Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian

HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, Galdakaora iritsiko dira.

25.06.2025

300 lagun inguruk armagabetzea eskatu eban atzo

Bizkaiko kristau alkarteak batu ziran atzo Joan Santuak eleizan bakea aldarrikatzeko eta gerra-hotsak isiltzea eskatzeko. "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak deituta, 300 lagun inguru batu zan gaubeilan, Hagan ospatzen ari zan NATOren goi-bileraren egun berean. Antolatzailek dei egin eben uztailaren 3an Gernikan amaituko dan BIzkaiBira ibilaldiko hirugarren etapagaz bat egiteko, arratsaldez ospatuko dan armagabetze eta bakearen aldeko ekitaldian.

25.06.2025

"Harrera eta abegia" Bizkaia isilik bilkuretan

Bizkaia isilik bilkura isilak deitzen dabezanek azaldutakoaren arabera, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 400 etorkin hil dira Mediterraneoan (munduko hobi komunik handiena) zeharkatzeko saiakeran. Gaur barriro batuko dira, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, bidegabekeriaz jositako hainbeste egoera agertzeko eta salatzeko. Deialdian jasoten danez, hilabete honetako bilkuran, "itxaropena erakutsi eta mundu zuzenagoaren alde jarraitu gura dogu. Gogoan izango doguz, batez be, mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu diran pertsonak eta Europako hegoaldean bizi …

24.06.2025

Bilboko gotzainak BizkaiBirari hasiera emongo deutso bihar Begoñan

Bihar hasiko a BizkaiBira, aparteko erromesaldi fisiko eta birtuala. Bilboko eleizbarrutiak antolatuta, 19 etapa burutuko dira jarraian. Zazpirehun eta hogei lagunek emon dabe izena 19 egun eta gaue Bizkaia zeharkatuko dauan 300 kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Bihar, goizeko 9:00etan egingo da hasierako ekitaldia Begoñan eta handik abiatuko da lehenengo etapa. On Joseba Segura gotzaina izango da Amatxuren etxean egingo dan otoitzaldian eta Bilbao-Galdakao lehenengo etapan parte hartuko dau. Hasierako hetapa honetan, Santa Marina eta Galdakaoko ospitaleetako osasun pastoraltzako …

24.06.2025

Parte hartu gura dozu campaJOCen?

Gazteria Langile Kristaua (JOC) mobimentuak "CampaJOC 2025" udako kanpamentua egingo dau Zallan uztailaren 21etik 27ra. Eleizbarrutiko 14 eta 30 urte bitarteko gazte guztiek emon leikie izena. Parte hartu gura dozu? Eurakas hartu-emonean jarri 688 88 39 50 (Ethan) edo 651 30 94 17 (Patri) telefonoen bitartez.

Emaitzak orrialdeka