Indautxun, Bake Goldeak taldeak antolatutako ekitaldian, espiritualtasuna eta senidetasuna atzeman ziran, arrastoa itziz partaideen artean.
Erlejino aniztasuna bakearen alde
Alkarte katolikoa, musilmana, Baha’i, eta ekialdeko erritu katolikoko ukrainar alkartea batu ziran. Gainera, Igor Irigoyen Bake Goldeak taldeko kide eta antolatzaileetako batek ekitaldiaren xedea, argia zala azaldu eban:
” Estamos presentes en Bizkaia, para pedir la paz, sobre todo para proclamar que el Dios en el que creemos, desde todas las confesiones, es un Dios de paz, que no quiere la guerra, que no quiere la injusticia, que no quiere el sufrimiento humano, sino que quiere la paz, quiere la fraternidad, quiere la convivencia entre los diferentes pueblos.”
Txoria Txori, meskitako neskatoek abestuta
Errekaldeko meskitako umeen abesbatzak Txoria Txori -Joxean Artzeren olerkia, Mikel Laboak musika jarrita- abestu ebanekoa izan zan unerik hunkigarriena.

Baterako agiria gerraren aurka
Ekitaldiari amaiera emoteko, parte hartu eben erlejinoetako kideek batera idatzitako eta sinatutako agiria irakurri zan. Sinatzaileen ustez, erlejino aniztasuna “aberastasun baliotsua” da. Bat egin eben, gainera, alde guztien gainetik dagozan balioetan: bakearen estimua eta giza bizikidetza zuzentasun eta harmonian, indarkeria barik.
Idazian argi eta garbi salaten da munduan gatazka armatuak, “interes ilunek xaxatuta“, muga barik hedatu izana eta mehatxu militarra segurtasunerako berme bakar lez aurkeztea gaitzesten da. “Alkarrizketa eta akordioaren bideak bazterrean” izten ari dirala be salatu dabe. Hona hemen baieztapen nagusiak:
“El Dios que afirmamos, cada cual desde su propia tradición y creencias, es ante todo Dios de la Paz, que llama al respeto de la vida y la dignidad de las otras personas.”
Eta erlejinoa indarkeria justifikatzeko erabiltzearen inguruan, erantzuna ahobatezko eta argia izan zan:
“Desde lo más profundo de nuestras convicciones religiosas, gritamos: No en su nombre, no en nuestro nombre.”
Musika eta otoitza lotuta
Ekitaldian, Biblia eta Koraneko txatalak, Baha’i idatziak, sintoismoaren otoitzak eta alkarteek kantatutako abestiak txandakatu ziran. Ekialdeko errituko ukrainar alkarteak Dios grande y único ereserkia abestu eban, gerran dan herriarentzat askatasuna aldarrikatuz. Baha’i alkarteak, bere aldetik, Tu huella abestu eban gizadiaren batasuna eskatuz.
Leon Giecoren Solo le pido a Dios abestu zan azkenean. Bere leloak —“es un monstruo grande y pisa fuerte / toda la pobre inocencia de la gente”— amaiera emon eutson gerraren aurkako ekitaldiari.
Aurretik, Bake eta Adiskideterako batzordearen batzarra
Bake eta Adiskidetzerako Bilboko eleizbarrutiko batzordeko kideek, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala, ekitaldian parte hartu eben. Aurretik, Indautxuko parrokiako lokaletan batzartu ziran. Besteak beste, datorren kurtsorako lan-ildoak aztertu ebezan.








