29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabalik da matrikulatzeko epea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean
13.02.2023

Zabalik da matrikulatzeko epea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean

Gaurtik -otsailak 13- hilaren 24ra arte, zabalik egongo da 2023-2024 ikasturterako Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea. Eleizbarrutiko 17 ikastetxeak Euskal Herrian aitzindari dan EBI sarean batuta dagoz, heziketa-eredurik aurreratuenak lanten dabezalarik. Gehiago jakiteko: hemen

Arduradunen esanetan, EBI ikastetxeen sarean, “balio humanistikoetaneta kristau balioetan erreferente diran ikastetxeak dagoz, konfiantzazko harreman eta itunak egiten dabezalako, gure konpromiso, gertutasun eta barrikuntzagaitik, kudeaketan bikaintasuna bilatzeagaitik eta heziketa alkartearen hazkunde pertsonal eta profesionala sustatzeagaitik”. 

EBI sarearen egitasmo nagusiak: hemen. Ikastetxeen eta matrikulazinoen inguruan gehiago jakiteko: hemen.

Barakaldoko Colegio de La Inmakulada Ikastetxea izan da EBI sarean txertatzen azkena. Joan dan urtarriletik aurrera, Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dago. Gehiago jakiteko: hemen.

EBI sareko ikastetxeek bizipenetan oinarrituako pastoraltza garatzen dabe, eremu eta prozesuak sortuz, ikasleek Ebanjelioaren balioen eragin pertsonal eta sozialaz jabetu daitezan.