21-05-2024 Martes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
12.02.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Eleizbarrutiko asteko barririk nabarmenenak jasoten dituan sailari hasiera emoteko, Agate Deunaren ingurukoak jasoten dira, hain zuzen be, Kastrexanan egin zan ospakizunarena eta domeka honetako errepikapenarena.

“Nire ospitaleko jokoa” deitutako jokoa be aitatzen da. Gurutzetako Unibertsitate Osptialean egozan eta beharrizan bereziak ebezan ume eta pertsonei eskainitako akonpainamendu luzeen esperientziatik sortutako bitartekoa da. 

Salerosketaren aurkako eguna, heziketa eta gogoeta

Frantzisko Aita Santuak 2015ean ezarri eban pertsonen salerosketaren aurkako eguna, gertaera larri horren inguruan gogoeta egiteko eta horren aurka egiteko.

Bilboko Eleizbarrutian jarduerak antolatu dira, egoera hori agertzera emoteko eta gure munduan, gaur egun be, miloeka lagun esklabo egiten dala salatzeko.

Gainera, akonpainamendu eta zaintzen arloari dagokionez, Bizkaiko Caritaseko kontsiliarioek egin daben batzarraren barri be emon da webean. Saio horretan, ahuleziazko egoeretan dagozan pertsonen beharrizan espiritualak antzematearen inguruko gogoetari hasiera emon eutsen.

Julio Gomez zainketa aringarrietarako San Juan de Dios ospitaleko medikuak gidatu eban saioa, kontua hau osasun eremuko testuinguruetatik landuz. 

Eleizbarrutian askotariko gaien -dolua, zainketak, gai teologikoak, e.a.- inguruan martxan dagozan heziketa-jardueren ingurukoak be jaso dira web orrialdean.

Alkartasuna eta konpromisoa

Bizkaiko Caritasek Turkia eta Sirian gertatutako lurrikarak eragindako larrialdiari aurre egiteko martxan jarri dauan kanpaina be iragarri da web orrialdean.

Konpromisoaren arloan, eskautek Muxika eta Morga bitartean ingurumenaren alde egindako boluntario-lana nabarmendu da webean.

Mons. Angel Francisco Caraballo Fermin Cabimaseko (Venezuela) Eleizbarrutiko gotzainak gure Eleizbarrutira egindako bisita be albiste izan da aste honetan. 

Gaixoaren Eguna

Ziortzako alkarteko nagusi izan zan A. Eduardo Rincon monje zistertarraren oroimenezko mezaren barri be emon da.

Katedralean ospatu eta orrialde honen bidez zuzenean emon zan Gaixoaren Egneko Eukaristia be nabarmenu da web honetan.

Azken batean, hauxe da “Astekoak”, Eleizbarrutiko asteko barrien minutuko laburpena.