08.06.2026

HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau

HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be. 

Saioan, HOAC Bizkaia mobimentuko zortzi taldeek euren inguruetako esperientziak (migratzaileak, pentsinodunak, lan-ezbeharretako biktimak) batera jarri ebezan. Errealitate horreek eta Jainkoaren Hitza aurrez aurre jarri eta konpromiso barriak zehaztu ebezan behin-behinekotasunari, bakarkeriari eta desbardintasunari aurre egiteko. 

HOACen batzar nagusia 2026

Batera bizi izandako itxaropenaren indarra (sinodo-prozesua, parrokiako jarduna, langile pastoraltza) gororatu eben eta giza duintasunerako erabakigarri dan errealitatera, hau da, lanaren eremura, zalbaltasun handiagoz begiratu. Leon XIV.a aita santuak oraintsu egindako deiakaz bat, HOAC bizimodu duinaren aldeko eskubidea aldarrikatu eban, horretarako lan egonkorra, eskubideak errespetatzen dituan eta bizitzarako egitasmoa egitea ahalbidetzeko lana ezinbestekotzat joz. Mobimentuak alkartea eraikitzeko eta bizia zaintzeko lana zaintzen jarraitzeko konpromisoa berretsi eban.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: