08.06.2026

Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean

Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren. 

Hirurogei lagun inguru -tartean, hainbat abadegai eta Ignacio Fernandez seminarioko errektorea- atara zan autobusez joan dan zapatuz Madrilerantz. Taldean ziran Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katakesirako ordezkaria eta Maria Manrique ume eta gazteei zuzendutako saileko kidea. Aita Santuaren bisitako ekitaldi nagusietan parte hartu eben, euren aldetik joan ziranakaz batera, hemendik, guztira, 90 lagun inguru joan zalarik. 

Gazteak Madrilera
Taldearen urteera

Bijilia eta Eukaristia, une nagusiak

Taldeak Leon XIV.a aita santua buru zala zapatuz ospatu zan Otoitz-bijilian parte hartu eban, Lima plazan, eta biharamunean, Eukaristian, Cibeles plazan.

On Joseba Segura be hantxe izan zan, AIta Santuak asteburuan gidatu ebazan ospakizunetan, aurretik Zeanurik Maitasunaren eguneko jardueretan parte hartuta. 

Kongresutik Gotzainen Batzarrera

Egun esanguratsua da gaurkoa AIta Santuaren bisitaldian. Kongresuen Diputatuan berba egin eta, beste behin be, alkarrizketa, bizikidetza eta bakearen eraikuntza ezinbestekotzat jo ondoren, Leon XIV.a Espainiako gotzainakaz batzardu da, Eleizarentzat garrantzi handia dauan ekitaldian.

Gotzaina, Madrileko ospakizunean
Gotzaina, Leon XIV.a aita santua buru zala izan dan ospakizunean

Gainerako gotzainagaz izango da On Joseba Segura gotzainagaz batera, entzute, gogoeta eta alkarrizketarako aukeratzat jo dan ekitaldian. 

Gaur arratsaldez, gainera, aita santua Eleizan gertatutako sexu gehiegikerien biktimakaz alkartuko da, bere agendako hitzordu esanguratsuan.

Eleizbarrutiko ordezkaritza heziketaren inguruko topaketan

Eleizbarrutiko ikastetxeen arduradun diran Nerea Begoña eta Nerea Bilbao atzo Madrien izan ziran Aita Santuak kultura, heziketa, kirol, enpresa… arloko ordezkariakaz egin eban ekitaldian. 

Nerea Bilbao eta Nerea Begoña
Nerea Bilbao eta Nerea Begoña

Bizkaiagaz bat eginda

Madrilera joaterik izan ez ebenek be aurkitu eben parte hartzeko aukera eta, esate baterako, Indautxuko Karmengo Ama eleizan 400 lagun inguru batu zan bijilia zuzenean jarraitzeko. Gurtzaren unea BIlbon be zuzenean bizi izan eben. 

Karmengo bijilia

Esperientzia sakona

Egundoko jentetza izan da Madrilen ekitaldi guztietan eta ez da erraza izan lekuetara hurreratzea eta bertan egotea, baina han izan diranen ustez, egundoko esperientzia bizi izan dabe. 

Bat eginda, bidean dan Eleiza

Alkarte bizitzan eta gazteen akonpainamenduan aurrera egiteko dei eta bultzada ekarri dabe:

“Nadie está solo creyendo en Jesús. En comunidad podemos todos aprender lo que es la belleza de nuestra fe”.

Aita Santuak egun betea dau gaur: gotzainagaz batzartu, gehiegikerien biktimakaz batzartu…

Gotzainaren bisita zuzenean: hemen