08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.

Askotariko sinisbideei bizikidetza, alkarrenganako begiramen eta bakean oinarritutako gizartearen eraikuntzan daben konpromisoa agerian jarri gura da ekitaldian, hain zuzen be, munduko hainbat lekutan gatazka armatuak bizi-bizi dagozan unean.

Ekitaldiari hasiera emoteko jarduera sinbolikoa egingo da: oinatzen bidez, sinismen bateko eta besteko fededunok batera egin behar dogun bidea irudikatuko da. Ondoren, parte hartuko daben alkarteek batera prestatutako agiria irakurriko da.

Uste sendo berak

Idatzia osorik ekitaldian bertan agertuko bada be, sustatzaileek aurreratuko dabenez, guztiek dabezan uste sendoak jakitera emongo dabez. Besteak beste, pertsona ororen duintasunaren defentsa. Zuzentasunean eta giza eskubideetan oinarritutako bakearen kultura sendotzea be azalduko dabe agirian, eta alkarrizketak eta bategitek daben garrantzia gaur egungo munduan hedatuta dagozan liskar eta banaketari aurre egiteko.

Era bateko eta besteko sinismenek senidetasun eta bizikidetasunaren sustapenean daben erantzukizunaren garrantzia be nabarmenduko da. Era berean, fedea edo sinismenak indarkeria edo gorrotoa legitimotzat hartzeko erabiltzearen aurka agertuko dira.

Ekimen hau, Bizkaiko hainbat alkarte eta erakunde erlijiosok bultzatu dau, besteak beste, Bake goldeak-Arados de paz taldeak, Bahá’i alkarteak, ekialdeko erritoko ukrainar alkarte katolikoak, FIVASCOk eta Bilboko eleizbarrutiak.

Antolatzaileek dei egin deutsie herritar guztiei bategite eta itxaropenezko ekitaldi publiko honetan parte hartu dagien. Sinismen eta tradizino desbardinetako kideok bat egin eta bakearen eta guztion onaren aldeko bidean aurrera egin daikegula agertzeko.


Encuentro interreligioso