06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “More Enkarterri SL”, EkinEnkarterri intraekintzailetza saria
15.06.2023

“More Enkarterri SL”, EkinEnkarterri intraekintzailetza saria

"More Enkarterri SL" enpresaren intraekintzailetzarako egitasmoari emon deutse EkinEkarterri saria lehenengo ekitaldi honetan. Ekimen hau, Lanbide Heziketarako Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bultzatzen dauan  Berpiztu programaren, barruan dago.  EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Behargintza-Enkartur erakundeak koordinatzen dabe garapen bidean dagozan sektoreen -mobikortasun adimendun eta jasangarria, zahartze eraginkor eta osasungarria eta bioekonomia- finkapena eragin gura dauan lehiaketa hau. 

“More Enkarterri” enpresak beren-beregi 60 urte inguruko pertsonei zuzendutako kirol eskaintzako beharrizan eta gabezietan oinarritutako intraekintzailetzarako bide barria aurkeztu dau. Berariazko beharrizanak dituan gizataldea da, askotan, jarduera arrunta gitxitu egin dauana, baina, halanda be, bizi baldintza onei eusteko funtsezko dituan osasuna eta egoera fisikoa zaintzea ezinbesteko dan aldia bizi dauana. Negozio-lerro barria jakintza-alor anitzeko zentroan gauzatzen da, osasuna protagonista nagusitzat hartuz, berariazko nutrizino-zerbitzua eta jarduera fisikoa eskainiz, arlo biok diralarik zahartze eraginkor ea osasungarrirako zutabe nagusiak.

Ekinenkarterri programak ekintzailetza eragiten dau. Garapen bidean dagozan sektoreetan enpresak sortzea dau helburu, besteak bese, Enkarterri eskualdearen erabarritzea eta suspertzea bultzatuz.

Hona hemen lehenengo ekitaldia ospatu dauan lehiaketaren helburuak: ekintzailetza sustatu eta intraekintzailetza bultzatu; Enkarterri eskualdean enpresen finkapena ahalbideratu, bertan lana sortu daien eta garapen bidean dagozan sektore horreetan intraekintzailetzarako egitasmoez baliatuz inguruan dagozan enpresak identifikatu, autortu eta babestu.

Entrega el premio Luciano Cearsolo, director del Centro San Viator. Recogen el premio: Endika Fernández y Javier Fernández de More Enkarterri