Maribel Salcedo IV. bikaritzako kontseilari eta Caritas Arratia erakundeko arduradunak eta Itziar Montalban Caritas Bediako boluntarioak emon eben Pobreen Munduko Egunaren inguruan prestatu daben egitarauaren barri.Radio Popular-Herri Irratian egin eutsien alkarrizketan jakinarazo ebenez, azaroaren 18an, Arratiako eleiza guztietako kanpaiak joz emongo deutse hasiera egunari. Kanpai-hots horreek egun berezia iragarriko dabe.
Caritas Arratia organiza la Jornada Mundial de los Pobres en Bedia https://t.co/8PUEw8HxBI a través de @RadioPopular
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) November 16, 2023
Caritas Arratia
Maribelen esanetan, “Caritas Arratia erakundeak orain dala zazpi urte hartu eban bere gain erronka hau: Aita Santuak deituta pobretasuna jasaten daben pertsonen aurrean sentiberatasuna bizteko eta eurakaz alkartzeko eguna gure eskualdera, gure herrietara eroateko erronka. Danak erakarri gura doguz, bata ala bestea izan erlejinoa, danentzat da deia”.
“Caritas Arratia erakundeak esperientzia luzea dau pobretasunaren aurkako eta gizarte zuzentasunaren aldeko borrokan. Konprometitutako pertsonek osatzen dabe taldea eta herriz herri garatzen dabez egitasmoak sufritzen daben pertsonen bizitzak hobetzeko. Gainera bat egiten dabe beste hainbat erakundegaz, eurakaz koordinatuz, alkartasuna zabaltzeko. Inguruko Gizarte Ongizaterako erakundeakaz eta udalakaz be hartu-emonean gagoz”.
“Aurton, Bedia arduratuko da antolaketaz. Egunari hasiera emoteko, Arratiako herri guztietako kanpaiak joko doguz. Arratsaldez, “Pobrezas que no se ven… Ez emon leporik behartsuari” ekitaldia ospatuko dogu.
Ginea-Bisauko egitasmo bati laguntzeko
Itziarrek egitarauaren barri emon dau: “Bediako frontoian garatuko da 18:00etatik aurrera. Harreraren ostean, musika, dantzak, bertsoak, Bediako abesbatzaren emonaldia, antzerkia, trikitixa eta, amaitzeko, txokolatada izango dira”.
“Ekitaldian, zozketa egingo da eta azken asteetan saldutako txartel guztiak sartuko dira zakuan. Batu daiten dirua, Bediako Eduardo Traver farmazeutikoak Koopera Euskadi GKEaren laguntzaz bultzatuta, Ginea-Bisaun garatzeko egitasmora zuzenduko da. Hain zuzen be, diruagaz osasun arloko langileentzako tresnak jadetsiko dira, kirugiarako, oftalmologiarako eta ginekologiarako”.
Maribel eta Itziarrek parte hartzeko dei egiteaz batera, “eskerrak emoten dabez partaide eta laguntzaile guztien alkartasunagaitik. Jai polita izango da eta primeran pasatuko dogu”.
📍𝗛𝗘𝗥𝗥𝗜𝗭 𝗛𝗘𝗥𝗥𝗜 – 𝗜𝗚𝗢𝗥𝗥𝗘
— Bizkaia Irratia (@BizkaiaIrratia) November 16, 2023
🎙️Maribel Salcedo (@caritas_bizkaia): “Boluntarioak topatea gatxa da”
👉🏻Arratiako Caritaseko arduraduna euki doguhttps://t.co/jiQU1wj9ZA
Berbaldia Algortan
Egun berean, azaroak 18, Algortako Berrerosle Guztiz Santua parokian, berbaldia eskainiko dau Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak. Eleizaren 50. urteurrena dala-eta, 10:00etatik 13:00era, berbaldi-tailerra egingo da Llarenaren eskutik.