Gabonak dira aldizkari honetan protagonista. Hilero, Bilboko Eleizbarrutiko era bateko eta besteko gertaerak jasoten dira eta hilaren lehenengo egunean euskarri digitalean kaleratu dan ale honetan be hainbat audio, bideo eta argazki-sorta jasoten da askotariko barriakaz.
Erdiko orrialdeetan, Gabonak prestatzeko lagungarriak jasoten dira, besteak beste, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldearen proposamena.
Alkarrizketen sailean, honeek nabarmendu daitekez: aldizkariran laguntzen dauan Ernesto Diaz esperientzia handiko kazetariak Ramon Goyarrola Helsinkiko gozain barriari egin deutsana; Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) Eleizbarrutiko batzorde barriari egindakoa eta Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako eremuko koordinatzaileak eskainitakoa.
Pobreen Munduko Egunaren ingurukoak
Pobreen Munduko Eguneko topaketaren eta bertan Sebastian Morak eskaini eban berbaldiaren ingurukoak be luze eta zabal jasoten dira hilabete honetako alearen lehenengo orrialdeetan.
Ez dira falta ohiko laguntzaileen artikuluak be: Eleizbarrutiko Liburutegiarena, Labayru Fundazinoarena, Eleizbarrutiko Artxiboarena, Liturgiarako Ordezkaritzarena edo Eleiz Museoarena.
Atal barria: Presbyterium
‘Presbyterium’ aldizkaria orain dala 30 urte sortu zan eta urtero argitaratu izan da. Hiru hamarkadaren ostean, formatuz aldatuko da. Hilero, lekua egingo jako Alkarren Barri aldizkarian eta honako atalak izango ditu: gogoeta, alkarrizketa eta liburu baten gomendioa. Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzako zuzendaria arduratu da lehenengo emonaldiaz. On Joseba Segura Bilboko gotzainak erantzun deutso galdeketari eta Dionisio Larrañaga abadeak Antonio Bravoren liburu bat gomendatu dau.