Erakundeak
Bilboko Eleizbarrutiak kuriakoak ez diran erakundeak be sortu ditu fundazino autonomo (kanoniko eta zibil) erara pastoral, hezkuntza, kultura eta komunikabideen arloetan askotariko eremuez beren-beregi arduratu daitezan.
Alkartasuna
Bizkaiko Caritas
Doakotasun eta konpromisoan oinarritzen dan eta, gizartean ez erantzunik ezta laguntzarik be jasoten ez dabenak lehenetsiz, ahaztuenak, bazterketa jasaten daben edo jasateko zorian dagozan pertsonen alde jarduten dauan boluntarioen erakundea.
Hartu-emonerako
Misioak
Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza da gure lekuko Eleizaren misiolari alderdia era profetiko eta eraldatzailean, eta mundu-mailako, ikuspuntutik buztartzeko ardura dauan erakundea Bizkaiko Eleizan.
Hartu-emonerako
Gizakia
Bilboko Eleizbarrutiak sustatutako irabazi-asmo bako erakundea, gizartearen onuradun izendatua eta bizitzan zailtasun larriak dabezan pertsonei zuzendutakoa. Honeen gizarteratzea bilatzen dau hainbat arlotan osoko eta kalidadezko esku-hartzea eraginez:
- Arriskuzko jokaerei aurre hartu nerabezaroan.
- Tratamentua eta gizarteratzea mendekotasunak dabezanentzat.
- Lanpostua jadesteko egundoko arazoak dabezan gizataldeen laneratzea.
- Sentiberatasuna biztea eta heziketa profesionalentzat eta, orokorrean, gizartearentzat.
Hartu-emonerako
Lagungo
Familia eta banakako terapian espezializatutako erakunde honek laguntasuna eskaintzen deutse familiei eta norbanakoi, terapiaren, biderapenaren, hausnarketaren eta familiako arazoei tratamentu egokia emotearen bidez, kideak euren egoera eta gaitasunen kargu egin daitezan bakarka zein familian bizimodu osasuntsu eta zuzena garatu daien.
Hartu-emonerako
Esku Elkartuak
Gosearen, azpigarapenaren eta eragiten dabezan egiturazko arrazoien –bidegabekeria, ondasunen eta pertsonentzako eta herrientzako aukeren banaketa bidegabea, ezjakintasuna, aurreiritziak, alkartasunik eza, axolagabetasuna, giza eta kristau balioen krisia- ezabapenaren aldeko borroka sustatzen dauan erakundea.
Hartu-emonerako
Plaza Barria, 4 – 3.- 48005 Bilbao (Bizkaia)
Tel.: 944 795 886
E-maila:bilbao@manosunidas.org
www.manosunidas.org/delegacion/bilbao
Bidesari
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da, herri-onura eta probetxu sozialeko erakundetzat jota dago eta Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan 1994an. Kartzelan dagozan pertsonen preminei erantzuten deutse, kartzelatik bertatik preso bakotxaren errekuperazinorako eta gizarteratzerako prozesuei ekitea ahalbideratuz, gero alkarte egitura normalizatuan jarraipena emoteko xedeagaz
Hartu-emonerako
c/ Iturriza 2, bajo. 48003 – Bilbao (Bizkaia) Tel.: 944 795 886 E-mail: bidesari@bidesari.org
Formazioa
Elizbarrutiko Ikastetxeak
Bilboko Eleizbarrutiaren titulartasunagaz sortutako Bizkaiko Eleizbarrutiko ikastetxeen sarea. Euskal Eleiza eta Herriari zerbitzua emoteko asmoagaz, bertako aniztasuna, hizkuntza eta kultura aintzat hartuz, ikuspuntu ebanjelikotik osoko hezkuntza eta barneratzailea sustatuz gizarte zuzenagoaren eraikuntzan lagundu daien pertsona kritikoak prestatzeko.
Hartu-emonerako
Virgen de Begoña, 38 – 48006 Bilbao (Bizkaia)
Tel.: 944 667 920
E-maila: info@elizbarrutikoikastetxeak.org
www.elizbarrutikoikastetxeak.org/es/
ETPI
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua, Bilboko Eleizbarrutiak 1980an sortu eban fundazinoa da eta laikotzaren eta eleiz ministerioen heziketa teologiko-pastorala sustatzearen, azterketa eta hausnarketaren eta gaur egungo gizarte, kultura eta pentsamenduagazko hartu-emonaren bidez jarduera ebanjelizatzailean laguntzea dau xedetzat.
Hartu-emonerako
BAM
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola erreferentziazko eskola da Euskal Herrian. Bere kristau etorriaren arabera, zuzentasun, bardintasu, alkartasun, alkarrizketa, irekitasun eta partaidetza lako balioak proposatzen eta garatzen ditu. Euskal kulturan sustraituta, honen garapenean laguntzen dau ikuspuntu zabal eta anitzetik. Bertako profesionalak eraginkor eta konprometituak dira eta arretaz begiratzen deutse gizarte eta hezkuntza testuinguruari, diziplinarteko ikuspuntutik jardunez, hezkuntza bikaintasuna eta gizartearen eraldaketa lortzeko. Enraizada en la cultura vasca, contribuye a su desarrollo desde una perspectiva abierta y plural. Cuenta con un equipo de profesionales activos, comprometidos, y atentos al contexto social y educativo que trabajan desde un enfoque interdisciplinar para lograr la excelencia educativa y la transformación de la sociedad.
Hartu-emonerako
Erlejino Zientzien Goi Institutua
De Institutione Catholica (De Seminariis atque studiorum Institutis) Kongregazinoak “Loiolako San Inazio eta Berriotxoako San Balendin” Erlejino Zientzien Goi Institutua sortu eban 1999.eko uztailaren 12an. Titulartasuna Bilboko Eleizbarrutiari eta AA. Jesuiten Deustuko Unibertsitateari dagokie. Nortasun juridiko publikoa dau. Son cotitulares la Diócesis de Bilbao y la Universidad de Deusto de los PP. Jesuitas. Goza de personalidad jurídica pública.
Hartu-emonerako
Deustuko Unibertsitatea; Unibertsitateen etorb., 24, 48007 Bilbao. Apto. 1/E – 48080 Bilbao (Bizkaia) Apto. 1/E – 48080 Bilbao (Bizkaia)
Tel.: 944 139 183
E-maila: teologia@deusto.es
Kultura
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboa
Eleizbarrutiaren Ondare Historikoa zaintzea eta zabaltzea da bere eginkizun nagusia. Bere ardura da, ginera, Bilboko Eleizbarrutiari eta eskatu daian eleizbarrutiko beste edozein erakunderi barri eta agiri originalak eskainiko deutsazan sail administratiboa eratzea.
Hartu-emonerako
Larrauri k., 1 A, 5. solairua – 48160 Derio (Bizkaia) Planta – 48160 Derio (Bizkaia)
Tel.: 944 062 490
E-maila: info@aheb-beha.org
Labayru Fundazioa
Euskal hizkuntza eta kultura ikertzea, sustatzea eta zabaltzea da bere helburua. Ikerketan zein zabalkundean, hainbat arlotan jarduten dau: irakaskuntza, itzulpengintza, herri ondarearen bilketa, euskeraren erabilearen normalizazinorako egitasmoak, etnografia, lexikografia, toponimia,… Desarrolla su labor en varias áreas tanto en investigación como en divulgación: enseñanza, traducción, recopilación de patrimonio popular, planes de normalización del uso del euskera, etnografía, lexicografía, toponimia…
Hartu-emonerako
Larrauri, 1A – 5º – 48160 Derio (Bizkaia)
Tel.: 944 060 171
Colon de Larreategi, 14 – 2º Eskum. – 48001 Bilbao (Bizkaia)
Tel.: 944 437 684
E-maila:idazkaritza@labayru.eus / labayru@labayru.eus
Eleiz Museoa
Bilboko Eleizbarrutiaren historia-arte ondarea zaintzea, ikertzea eta zabaltzea da bere helburu nagusia.
Hartu-emonerako
Jakinbide
Bilboko Eleizbarrutiak bere liburu-denda dau idatzizko komunikazinoaren eta liburu erlijosoaren eremuan izateko. Horrek bere argitalpenak zabaltzeko aukera emoten deutso. Ello le permite difundir sus propias publicaciones.
Hartu-emonerako
Erakundeak
Eleiz Auzitegia
Eleizbarrutiko eleiz auzitegiak, Eleizbarrutiaren justizia-organoak, Eleizbarrutiko Gotzainari laguntza emoten deutso epai-ahalmena gauzatzean, eta lehen auzialdiko Auzitegi arrunta da eleiz foruari dagokiozan eta beste auzitegi baterako bereizita ez dagozan auzietarako. Auzitegi honek tramitatzen ditu nagusiki ezkontzaren deuseztasunerako prozesu kanonikoak.
Hartu-emonerako
Santiago plaza, 1-2. D (katedralaren ondoan) 48005 Bilbao
Tel.: 944 164 155
E-maila: tribunal@bizkeliza.org
Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioa
Eleizbarruti bakotxean, posible eta komenigarri danean, Seminario nagusia izango da eta, berariazko zuzenbidez, nortasun juridikoa eukiko dau Eleizan (237 eta 238 k.). Abade izan gura daben hautagaiak bertan prestatzen dira eta heziketa egokia jasoten dabe. Arau kanonikoen eta hezkuntza ideario eta egitasmoen arabera gobernatzen da Seminarioa.
Hartu-emonerako
Bilboko Katedrala
Uriko zaindari dan Santiago Apostoluari eskainita dago. Espainiako Historia eta Arte Ondare izendatu eben 1931n eta Euskal Herriko eraikin gotikorik onenen arten kokatzen da.
Hartu-emonerako