Ekitaldi honetan, erakundeetako ordezkaritza zabala eta On Joseba Segura gotzaina bertan zirala burutu da opil solidarioaren ekitaldia. Erakundeetatik han izan dira: Iñigo Urkullu lehendakaria, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria, Teresa Laespada Gizarte Kohesino, Lan eta Bardintasunerako diputatua, Amaia Arregi Bilboko udaleko alkateorde eta Segurtasunerako zinegotzaia, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburua, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzarako diputatua, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasunerako sailburua, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburua, Xabier Legarreta Migrazinoetarako Eusko Jaurlaritzako zuzendaria, Nora Abete Bilboko udaleko alkateorde eta Mobikortasun eta Jasangarritasunerako zinegotzia eta Juan Ibarretxe Bilboko udaleko Gizarte Ekintzarako zinegotzia). Ez dira falta izan boluntarioak eta erakunde laguntzaileen ordezkariak.
Beste urte batez, Radio Popular-Herri irratiaeta Bizkaia Irratia hedabideek ekitaldia zuzenean emon eben. Besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina alkarrizketatu eben eta honek, hainbat konturen artean, Gazan bizi daben egoera aitatu eban: “Benetan, ulertezina da hainbeste eta hainbeste biktima errudun hil eta inork ezer ez egitea”.
On Joseba Segura gotzainak Bizkaiko Eleizaren erronken inguruan be jardun eban, gazteengana iristearena nabarmenduz.
Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena beteten danean, gotzainaren ustez, Europan Eleiza ez da munduko beste leku batzuetan lez hazten ari: “dana dala, egoera hau konfiantzaz be bizi daiteke, pozik, gauzak lehengo lekura bueltatuko dirala itxaron barik”.
Alkarrizketa osorik: hemen
3.500 zati
Goiz osoan, Bilboko Plaza Barria, Cáritas erakundeari laguntzeko prest egoan jentez beteta egon zan eta 3.500 opil-zati eta txokolatea banatu ziran euro baten truke. Umeentzako jarduerak be izan ziran, esate baterako, tailerrak Begoñazpi ikastolako eta Namaste egitasmoko gazteen eta boluntario ugariren laguntzagaz.