27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Elezkanok Bilbon abestuko ditu disko barriko abestiak
05.01.2024

Elezkanok Bilbon abestuko ditu disko barriko abestiak

Bermeoko abade, musikagile eta abeslariak Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabideei eskainitako alkarrizketatan emon ditu ezagutzera 'Txori kantari' diska barriaren nondik norakoak. Eleizako homilietatik harago helarazo gura dituan mezuak musikaz jantzi eta jentaurrean aurkezen dauan hamalaugarren diskoa da. Askotariko gaiak ikutzen ditu: bidegabekeriak, osoko ekologia, etorkinen bizipenak... Euskeraz idatzi eta abestutako hamaika abesti jasoten dira. Diskoaren aurkezpena, urtarrilaren 26an egingo da Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan.

Juanjo Elezkano abade eta musikagileak ‘Txori kantari’ disko barria kaleratu dau. Durangoko azokan aurkeztu ondoren, orain Bizkaiko haibat herritan aurkeztukod au.

Diskoaren aurkezpen orokorra urtarrilaren 26an izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:30etan. Ondoren, Bermeon jardungo dau otsailaren 23an eta Gernikan martxoaren 1ean. Aurrerago, oraindik zehaztu barik agoan leku eta egunean, Elorrion eskainiko dau kontzertua. 

Mikel Zarate gogoan

Diskkoa, CD euskarrian edo plataforma digitalean aurkitu daiteke. Hamaika abesti ditu eta bat, diskoari izena emoten deutsana, Mikel Zaratek idatzi eban. Elezkanok Derioko Seminarioan egoanean ezagutu eban abade, idazle eta ikerlaria. Bere esanetan, “egundoko atsekabea eragin euskun bere ustekabeko heriotzak. Gure kulturaren sustapenari denpora asko eskaini eutsan. Guztiz onuragarri izan zan gure herriarentzat eta oraindik be gogoratu egiten dogu eta emon euskun guztiaz gozatu”.

Juanjo Elezkanok azpimarratu dauanez, Mikeli egin geinkion autortzarik onena, bere lanak irakurtea da eta ‘Txori kantari’ diskoan “bera, zu, gure herria, Lurralde Santua, Sahel, Etiopia…” dagozala jakin. Lotsatuta ekin deutsala urteari dino, “gerretan murgilduta” gagozalako. Lurralde Santuan gertatzen ari danak “barruak nahastatu” egiten deutsazala esan dau eta baita guzti hori salatu be, “sortu gaituan Jainkoaren aurrean”.

Abadeak garrasi egiten dau gosete eta lehortea lako munduko egoera bidegabeen aurrean, “arazo ekologikoa baino zeozer gehiago” dirala esanez.

Guraria

Juanjok bere nahia adiearzo dau: “nire nahia, Bermeo nire herriari, Bizkaiari eta Euskadiri, apaltasunez neure lana eskaintzen jarraitzea da”.