25-12-2024 Natividad del Señor

Domund 2024

“Zoazte eta gonbidatu guztiak jai-otordura”

2024ko urriak 20

Adiskideok:

Adiskideok,

Beste urte batez, DOMUND eguneko kanpaina ospatuko dugu kurtsoaren hasieran. Kanpaina hau deia da, kristau guztiok arduradun senti gaitezen Eleizaren jarduera ebanjelizatzailean. Aukera ederra da misio-eginkizuna misiolarien lekukotasunen, beren-beregi prestatutako lagungarrien bidez, gure kristau elkarteetan nahiz ikastetxeetan agertzera emateko. Aipatutako misio-egiteko horretarako ezinbesteko diren otoitz eta ditu-laguntzaren bidez ere esku-har dezakegu.

Frantzisko Aita Santuak eztei-bazkariaren parabola ebanjelikoan (Mt 22, 14) oinarritutako  goiburua aukeratu du Misioen Munduko Egun honetarako: “Zoazte eta gonbidatu guztiak jai otordura”.

“Zoazte eta gonbidatu”. Misioa, hau da, nekaezin joan eta deitu guztioi dagokigun egitekoan parte hartzera, bizigiro guztietan ebanjelioaren lekukotasuna emanez.

“Guztiak”. Guztientzat da deia; guztioi dagokigu Berri Ona, batik bat gizarteko azken eta baztertuei, erregearen gonbidatu bereziei, iragartzera ateratzea. “Ez ezer inposatzeko,  poztasuna zabaltzeko, zerumuga ederra eta otordu ederra eskaintzeko baizik”.

“Otordura”. Jainkoak jaia prestatzen dihardu bere seme eta alaba guztientzat, guztiok mahai beraren inguruan bere ondoan eserita ikusi nahi gaituelako, betirako bizi oparoaz goza dezagun.

Aurreko urteetan bezala, kanpainarako lagungarriak bidaliko dizkizuegu: kartelak, triptikoak, otoitzak… Beste hainbat lagungarri duzue eskuragarri Aita Santuaren Misio-egintzen eta misioen web orrialdeetan: www.omp.es eta www. misioak.org

Udaldi honetan bizi izandako lekukotasunaren berri emango duten gazteak joango dira ikastetxe eta taldeetara.

Gogoeta eta ekintzarako egun honetaz baliatuz, bultza ezazue misio-alderdia, gure elkarte eta taldeetan misio-bokazio berriak susta ditzagun elkarrekin.

Eskerrik asko gure Elizbarrutiaren misio-sustapenean esku-hartzeagatik!

Feli Martín

Misinoetarako Ordezkaria