22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan
29.02.2024

Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan

Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian. Gainera, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta San Bizente Martiria parrokietako gazteen taldeek konbibentzia egingo dabe Berrizen, barikutik domekara.

HOAC eta EKO-ACG mobimentuen erretiroan gogoan izango dabez Vatikano II.a Kontzilioan kontseilari, Ekintza Katolikoko eta Esku Elkartuak erakundeko presidente izan zan Pilar Bellosillo eta Guillermo Rovirosa HOAC mobimentuaren sustatzailea.

Maite Valdivieso teologo eta Langile Pastoraltzarako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak eta Marimar Gonzalez HOAC mobimentuan konpromisorako estatuko arduraduna danak gidatuko dabe erretiroa.

Gazteen konbibentzia Berrizen

Barikutik -martxoak 1- domekara arte -martxoak 3-, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta Abandoko San Bizente Martiria parrokietako gazteak Berrizen izango dira. Arduradunen esanetan, “Berrizen ospatu genduzan aurreko konbibentziak be eta urteera zoragarria bizi izan ondoren, leku berera joango gara, ezusteak izango badira be”. 

Gehiago jakiteko: hemen.